258. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Ordenantza, terrazak elementu beiraztatuekin ixtea arautzen duena. Hasierako onespena

Donamariako Udalak, 2025eko abenduaren 10ean egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, arautzen duena terrazak elementu beiraztatuekin ixtea.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Donamarian, 2025eko abenduaren 10ean.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2516422