2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONAMARIA
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako
Donamariako Udalak, 2025eko abenduaren 10ean egin ohiko osoko bilkuran, 2026rako lan-egutegia onetsi zuen, honela:
Alkate udalburuak 2026rako lan-egutegia aurkeztu du, onets dadin. Bertan jasotzen da, orobat, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren laneko jaiegunen egutegi ofiziala, honako arau hau oinarri hartuta: ekainaren 5eko 390/2025 Ebazpena, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena (2025eko 129. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 30ekoa).
Bozketa egin ondoren, aho batez onetsi dira honako erabaki hauek:
Lehenbizikoa.–2026rako lan-egutegia onestea. Honako hau da:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 19a: San Jose.
–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Abuztuaren 18a: herriko festa.
–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.
–Azaroaren 2a: Santu Guztien Egunaren biharamuna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
–Abenduaren 29a: udaletxea itxita egonen da.
–Abenduaren 30a: udaletxea itxita egonen da.
–Abenduaren 31: udaletxea itxita egonen da.
Bigarrena.–Eguneko lanaldia 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.
Urteko lanegunak 245 dira, eta horiei kendu behar zaizkie 27 opor egun; beraz, azkenik 218 lanegun dira, eta egiazko lanorduak, 1.592.
Lanaldia, oro har, astelehenetik ostiralera bitartekoa izanen da, eta 08:00etatik 15:20ra arte lan egin beharko da nahitaez; gainerako denbora egiteko, langileek aukeratzen ahalko dute nola egin, malgutasunez.
Aipatutako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko zerbitzuaren beharrak direla-eta lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.); horiek lan-egutegi berariazkoa izanen dute.
Hirugarrena.–Adieraztea ezen, 2026rako, epeen zenbaketarako, larunbat eta igande guztiak baliogabeak izanen direla, bai eta goraxeago udal bulegoetan jaiegun deklaratutako egunak ere.
Laugarrena.–Jendeari arreta emateko eta erregistro orokorra irekitzeko ordutegia hau izanen da:
–Astelehen eta ostiraletan, 12:00etatik 15:00etara.
–Asteazkenetan, 08:00etatik 15:00etara.
Bosgarrena.–Erabaki da tokiko jaieguna, 2027. urtean, abuztuaren 18a izanen dela.
Seigarrena.–Iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Donamarian, 2025eko abenduaren 10ean.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.
Iragarkiaren kodea: L2516417