258. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

2026rako karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak. Hasierako onespena

Donamariako Udalak, 2025eko abenduaren 10ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026tik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak, indizeak eta koefizienteak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarki-taulan ere paratuko da, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin, zehazki, 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork ez badu aurkeztu erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko testua.

Donamarian, 2025eko abenduaren 10ean.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2516414