2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIURRUN-OLKOTZ
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako
Osoko bilkuran 2025eko abenduaren 5ean hartutako erabakiaren bidez, 2026rako lan-egutegia eta egun baliogabeak onetsi dira. Hona hemen xedapen-zatia:
Lehena.–Biurrun-Olkozko Udalaren 2026rako lan egutegia onestea. Hona hemen, beraz, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak, 2026rako:
–Urtarrilaren 1a, osteguna: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a, asteartea: Errege eguna.
–Martxoaren 19a, osteguna: San Jose eguna.
–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a, ostirala: Langileen eguna.
–Abuztuaren 15a, larunbata: Ama Birjinaren Jasokundea.
– Irailaren 8a, asteartea: jaieguna herrian.
–Urriaren 12a, astelehena: Pilareko Andre Maria.
–Azaroaren 2a, astelehena: Santu Guztien egunaren biharamuna.
–Abenduaren 3a, osteguna: San Frantzisko Xabierkoaren jaia. Nafarroaren eguna.
–Abenduaren 8a, asteartea: Ama Birjina Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a, ostirala: Eguberri eguna.
Udal-bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta lehen aipatu diren egun baliogabe eta jaiegunetan ere.
Lan-ordutegia betetzeko eta ezarritako lanorduak ez gainditzeko, egun baliodunak izanen dira, baina zerbitzurik gabekoak, honako hauek:
–Urtarrilaren 5a.
–Martxoaren 20a.
–Irailaren 7a.
–Abenduaren 4a.
Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 08:30etik 14:30 arte izanen da.
Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Biurrun-Olkozko Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da.
Administrazio-egintza honen aurka, zilegi da errekurtso hauetariko bat jartzea, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Biurrun-Olkotzen, 2025eko abenduaren 11n.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.
Iragarkiaren kodea: L2516345