258. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

JULIÁN GAYARRE MUSIKA ESKOLAKO UDAL PATRONATUA

Deialdia, barne igoera murriztuan eta oposizio bidez bete dadin eskolazain-harreragilearen plaza bat, D mailakoa

Elortzibarko Udalaren Julián Gayarre Udal Musika Eskolako Patronatuko buruaren 2025eko azaroaren 26ko Ebazpenaren bidez deialdi hau onetsi zen: deialdia, barne igoera murriztuan eta oposizio bidez bete dadin Elortzibarko Musika Eskolako Udal Patronatuko eskolazain-harreragilearen plaza bat, D mailakoa (plantillako zenbakia: 1.18), Noaingo musika eskolako patronatuaren (Elortzibar) zerbitzuan jarduteko.

Deialdi hau eginen da jarraikiz aplikatu beharreko araudian xedatutakoari eta honako oinarri hauetan ezartzen denari:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da betetzea Elortzibarko Musika Eskolako Udal Patronatuko eskolazain-harreragilearen plaza bat, D mailakoa, barne igoera murriztuan eta oposizio bidez, jarraikiz behar den prozedurari, hots, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.6 artikuluan ezarritako prozedurari.

1.2. Hautapen prozesu honek arau hauetan xedatutakoari jarraituko dio:

–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina.

–Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsia.

–Aplikatzekoak diren gainerako arauak eta oinarri hauek.

1.3. Hona hemen eskolazain-harreragilearen eginkizunak:

–Eraikinak eta instalazioak kontrolatu, kontserbatu eta zaintzea.

–Eraikina ireki eta ixtea eta eraikina erabiltzeko egokitzea (argiak piztu eta itzaltzea, berogailuak eta segurtasun aparatuak erregulatzea, sarrailak ixtea eta eraikina gauez husten dela kontrolatzea, besteak beste).

–Sarrerak eta irteerak zaindu eta kontrolatzea, bai eta zentroan dauden langileen zirkulazioa ere.

–Zentroko harrera-zerbitzua ematea: pertsonak, dokumentuak, deiak, posta, informazio orokorra eta bisitak, besteak beste.

–Erreprodukzio aparatuak (fotokopiagailuak, eskanerrak, inprimagailuak, koadernatzekoak) erabili eta mantentzea.

–Material suntsikorraren eta biltegiaren eskariak kudeatzea.

–Eraikinean sartzen den materiala bideratu eta sailkatzea, hartzailearen eta erabileraren arabera.

–Zentroko ohiko jarduerak eta jarduera bereziak antolatzen eta muntatzen laguntzea, bai eraikin barruan bai kanpoan.

–Instalazioen oinarrizko konponketak egitea, eta, hala badagokio, zentroan hirugarrenek egiten dituzten konponketak, mantentze-lanak eta abar artatzea.

–Zentrotik kanpoko pertsonen sarrera kontrolatzea, haien eskaerak jasotzea eta adieraztea non dagoen bilatzen duten gela edo bulegoa, edo, hala behar bada, horietara laguntzea.

–Zentroan, langileak sartu edo ateratzen direnean edo joan-etorrietan dabiltzanean, behar den isiltasuna eta ordena dagoela ziurtatzea.

–Zentroak behar bezala funtzionatzeko behar diren beste zerbitzu osagarri batzuk egitea noizbehinka.

–Bere eskumen mailaren eta esparruaren barruan eskatzen zaizkion beste zeregin batzuk egitea.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Oposizio honetan parte hartzeko, izangaiak honako baldintza hauek bete beharko ditu eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta izendapena egiten den arte:

a) Lan-kontratudun finkoa izatea Elortzibarko Udalaren Julián Gayarre Musika Eskolako Udal Patronatuaren zerbitzura, eta E mailan sartuta egotea.

b) Ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian.

c) Frogatzea Nafarroako Administrazio Publikoetan bost urteko zerbitzuak benetan egin izana.

d) Eskola graduatuaren titulua, Lanbide Heziketako lehen mailako titulua edo baliokide bat izatea.

Titulazio hori izateko baldintzaren ordez, aski izanen da frogatzea zortzi urte eman izana benetan Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuan.

Eskabideak aurkeztean frogatu beharko da betetzen direla baldintza horiek.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak deialdiaren I. eranskineko eskabidearen bidez aurkeztu beharko dira Musika Patronatuaren erregistro elektronikoan (esteka udalaren webguneko musika eskolaren atalean dago), 20 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

3.2. Eskabidearekin batera, aurkeztuko dira deialdian eskatzen den titulazioaren frogagiriak edo, bestela, administrazio publikoetan zortzi urteko antzinatasun aitortua izatearenak.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

3.4. Espedientea formalizatzeagatik eta azterketa eskubideengatik 25,00 euroko tasa ordaindu beharko da, udaletxean bertan edo honako kontu honetan: ES52 3008 0081 1207 03322 7320. Tasa ez bada ordaintzen eskabideak aurkezteko epearen barrenean, izangaia baztertu eginen da.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Patronatuko buruak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Udalaren web-orrian (https://noain.es/eu/).

4.2. Izangai baztertuek 10 egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Udalaren web-orrian (https://noain.es/eu/) argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea igarota eta haiek ebatzi ondoren, Patronatuko buruak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Udalaren web-orrian (https://noain.es/eu/).

Ebazpen horretan bertan zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

Izangai bazterturik ez bada, zerrenda hori zuzenean onesten ahalko da behin betiko zerrenda gisa.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Hauek izanen dira kalifikazio epaimahaiko kideak:

–Epaimahaiburua: Luis Maya Armendáriz, Musika Patronatuko burua.

–Ordezkoa: Daniel Lanz Alonso, zinegotzia, Musika Patronatuko Zuzendaritza Batzordeko kidea.

–Epaimahaikidea: Begoña Lausín Serrano, Udaleko arkitektoa.

–Epaimahaikidea: Miguel Galafate Rodríguez Udaleko eraikinaren mantentze-lanen arduraduna.

–Epaimahaikidea: langileen ordezkari bat, Udaleko Langileen Batzordeak izendatua.

–Epaimahaikide idazkaria: Víctor Manuel Mendívil Zubizarreta, Udaleko idazkaria.

5.2. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude abstenitzeko egoera batean, jarraikiz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluari (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi dute kalifikazio epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

5.4. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, bertan ez badago gutxienez kideen gehiengo osoa. Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek.

5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.6. Epaimahaiak izan dezake aholkulari adituen laguntza, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2026ko urtarrilean hasiko dela aurreikusten da. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko proba non, noiz eta zer ordutan eginen den. Oposizioko proba kalifikatu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Udalaren web-orrian, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin. Oposizioko probarako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egun, ordu eta tokian agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oinarri honetan adierazten den proba eginen da oposizioan.

Gai-zerrenda espezifikoa ezartzen da (oinarri hauen II. eranskina).

Oposizioko ariketa gutun-azal itxien sistemaren bidez eginen da.

Hautaproba egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenentzat, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean azaldutakoaren arabera.

6.3. Oposizioak zehaztapen hauek izanen ditu:

6.3.1. Ariketa bakarra eginen da, teorikoa. Test motako galdetegi bat izanen da, 40 galdera izanen ditu, eta erantzuteko lau aukera eskainiko dira. Galderak II. eranskineko gaiei buruzkoak izanen dira, eta aukera bakarra izanen da zuzena.

Proban 0 puntutik 40 puntura bitarte lortzen ahalko dira. Galdera guztiek balio bera izanen dute (puntu bat erantzun zuzen bakoitzeko), eta lau erantzun posible. Oker erantzundako galdera bakoitzagatik 0,25 puntu kenduko dira.

6.3.2. Bazterturik geldituko dira gutxienez ere 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

7.–Proba gainditu dutenen zerrenda.

7.1. Prozesuaren kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak Udalaren web-orrian argitaratuko du gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeraren arabera.

7.2. Epaimahaiak deialdia egin duen organoari aurkeztuko dio aurkeztuko dio gainditu duten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu duena izendatzeko proposamena.

8.–Izendapena.

8.1. Aurreko oinarrian aipatzen den hautapen prozedura amaitu ondoren, Patronatuko buruak, izendapen proposamenaren arabera, ebazpen bidez izendatuko du prozedura gainditu duen izangaia, eta hark izanen duen maila berria zehaztuko du. Izendapen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta ondorio ekonomiko eta administratiboak sortuko ditu argitaratu eta biharamunetik.

8.2. Izangai izendatuak lan kontratuaren eranskina formalizatu beharko du, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabeteko epean. Norbaitek, aipatu epean, lan kontratuaren eranskina formalizatzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, maila berria eskuratzeko eskubide guztiak galduko ditu.

9.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, deialdiaren oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Noainen, 2025eko azaroaren 26an.–Patronatuko buru eta alkatea, Luis Maya Armendáriz.

I. ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA

https://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/005_Local_solicitud_proceso_selecc_E.pdf

II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1.–Nafarroako Toki Administrazioa. 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. I. tituluaren I. kapitulua. Udalak. III. titulua. Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea.

2.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. II. titulua. II. kapitulua. Epemugak eta epeak.

3.–Elektrizitatearen oinarrizko erremintak eta operazioak (bihurkinak, guraizeak, aliketak...).

4.–Eraikinetako banaketa koadroak (potentzia kontrolatzeko etengailua, magnetotermikoak, diferentzialak...).

5.–Hots egiteko zirkuituak (sakagailuak, txirrinak...).

6.–Ohiko argien eta fluoreszenteen zirkuituak (etengailuak, kommutadoreak, entxufe-oinak lur-hargunearekin edo gabe, lanparak, pitzarazgailuak, erreaktantziak, fluoreszenteak...).

7.–Zirkuitu bereziak (alarmak, larrialdiko argiak...).

8.–Sarrailagintzako oinarrizko lanak (ateak eta leihoak doitzea, sarrailak, sarraila-zilindroak, pertsianak, metalezko altzariak...).

9.–Iturgintza eta berokuntza instalazioen gaineko oinarrizko mantentze-lana (aparatu sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, erradiadoreak betetzea eta purgatzea, galdara-gelak eta haien osagai nagusiak...).

10.–Zurgintzako oinarrizko erremintak eta operazioak (ateak eta leihoak doitzea, sarrailak, sarraila-zilindroak, pertsianak...).

11.–Fotokopiagailu, koadernagailu eta agiriak suntsitzeko gailuen erabilera.

12.–Informatikako oinarrizko operazioak (Windows sistema eragilea, testu prozesadorea, kalkulu-orria, posta elektronikoa, web nabigatzaileak...).

13.–Eraikinak ebakuatzeko eta larrialdi kasuetan jarduteko arauak.

Iragarkiaren kodea: L2516469