258. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Akats zuzenketa, deialdi honetako izendapenean: deialdia, Udaltzaingoko agente lehenaren bi plaza betetzeko, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez

2025eko abenduaren 17ko 5912 Ebazpenaren bidez, erabakitzen da Miguel Pérez Arnaiz eta Hugo Lavilla Pascual izendatzea Udaltzaingoko agente lehen, Tuterako Udalaren zerbitzura, oinarri hartuta deialdiaren kalifikazio epaimahaiak egindako izendapen proposamena.

Ebazpen horretan zehazten denez, gainera, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean jabetu beharko du plazaz izendatutako izangaiak.

Deialdiaren 8. oinarriak honako hau xedatzen du izendapenari eta plazaz jabetzeari dagokienez: "8.2. Izangai izendatuak deialdia egin duen organoak zehazten duen egunean jabetu beharko du plazaz. Plazaz jabetzen ez bada, Tuterako Udaltzaingoko agente lehen bilakatzeko eskubide guztiak galduko ditu, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik".

Horiek horrela,

EBATZI DUT:

1. Akatsa zuzentzea 2025eko abenduaren 17ko 5912 Ebazpenean, honela:

Honela dioen tokian:

"Izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du izendatutako izangaiak plazaren jabetza".

Honela behar du:

"Izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean jabetu beharko dute izendatutako izangaiek plazaz. Plazaz jabetzen ez badira, Tuterako Udaltzaingoko agente lehen bilakatzeko eskubide guztiak galduko dituzte, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik".

2. Plazaz jabetzeak 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, eta eskatzea plazaren jabetza hartzeko, eta zin egin edo hitzeman dezatela Nafarroako foru erregimena errespetatuko dutela, Konstituzioa eta legeak beteko dituztela eta karguari dagozkion betebeharrak zintzo beteko dituztela. Hori guztia bat etorriz laugarren zuzenbideko oinarrian xedatutakoarekin.

4. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera igor dadila, argitara dadin.

Tuteran, 2025eko abenduaren 23an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2517027