2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TAFALLA
2025erako lan publikoaren eskaintza
Tafallako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko abenduaren 18an egin bilkuran, besteak beste, jarraian ageri den erabakia hartu zuen. Hauxe dio haren xedapen zatiak:
Lehena.–Onestea Tafallako Udalaren lan publikoaren eskaintza 2025erako, honako lanpostu hauek biltzen baititu:
A) Ordezte-tasa:
–Informatika Zerbitzuko (Baliabide Teknologikoak) teknikari ofizialaren lanpostu bat. Plantillako kodea: 01.11. Funtzionarioen araubidekoa. C maila. Oposizio bidez betetzekoa.
–Administrari-ofizialaren lanpostu bat. Plantillako kodea: 01.12. Funtzionarioen araubidekoa. C maila. Nahitaezko hizkuntza-eskakizuna: C1, euskara. Oposizio bidez betetzekoa.
–Administrari-ofizialaren lanpostu bat (Kontabilitatekoa). Plantillako kodea: 02.04. Funtzionarioen araubidekoa. C maila. Oposizio bidez betetzekoa.
–Udaltzaingoko agentearen lanpostu bat. Plantillako kodea: 04.23. Oposizio bidez betetzekoa.
–Gizarte-langilearen lanpostu bat. Plantillako kodea: 05.01. Funtzionarioen araubidekoa. Oposizio bidez betetzekoa.
–Arlo soziokulturaleko eta kirol arloko erdi mailako teknikari plaza bat (Kirol Alorrekoa). Plantillako kodea: 6.2.1. Funtzionarioen araubidekoa. B maila. Oposizio bidez betetzekoa.
–Arlo soziokulturaleko eta kirol arloko erdi mailako teknikari plaza bat (Kultura Alorrekoa). Plantillako kodea: 6.3.1. Nahitaezko hizkuntza-eskakizuna: C1, euskara. Funtzionarioen araubidekoa. B maila. Oposizio bidez betetzekoa.
B) Tasa espezifikoa:
–Langile gidariaren plaza bat. Plantillako kodea: 03.15. Funtzionarioen araubidekoa. D maila. Oposizio bidez betetzekoa.
–Parke eta lorategietako lehen mailako ofizialaren plaza bat. Plantillako kodea: 3.1.6. Lan-araubidekoa. C maila. Oposizio bidez betetzekoa.
–Musika irakaslearen plaza bat. Plantillako kodea: 06.05.6. Lan-araubidekoa. B maila. Oposizio bidez betetzekoa.
–Musika irakaslearen plaza bat (lanaldi partzialean). Plantillako kodea: 06.05.15. Lan-araubidekoa. B maila. Oposizio bidez betetzekoa.
–Musika irakaslearen plaza bat (lanaldi partzialean). Plantillako kodea: 06.05.16. Lan-araubidekoa. B maila. Oposizio bidez betetzekoa.
Bigarrena.–Urte anitzeko plangintza-tresna onestea, hartan justifikatuko baita tasa espezifikoa erabiltzeko beharra behin-behinekotasuna murrizteko.
Hirugarrena.–Lan publikoaren eskaintza hau gauzatu beharrez eskaintzen diren plazak betetzeko deialdiak egin beharko dira, gehienez, hiru urteko epe luzaezinaren barnean, argitaratzen denetik zenbatzen hasita. Dagokion sarrera-deialdia zer egunetan onesten den, egun horretan plantilla organikoan ageri diren baldintzak betetzea eskatuko da.
Laugarrena.–Argitaratzea Tafallako Udalaren 2025erako lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluarekin.
Bosgarrena.–Erabaki honen berri ematea Osoko Bilkurari, organo horrek egiten duen hurrengo bilkura arruntean, eta dagokion espedientean sartzea.
Tafallan, 2025eko abenduaren 19an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2516834