258. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

2025. urterako lan eskaintza publikoa

«Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ezartzen du Nafarroako administrazio publikoek urtero lan eskaintza onetsiko dutela hutsik dauden eta aurrekontu-zuzkidura duten plaza guztiak bilduz, eta adieraziko dutela horietatik zeintzuk beteko diren urte berean eta gainerakoak zein epetan betetzea aurreikusten den.

Hori horrela, 2023. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei -2025. urterako luzatuak- buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako jarraibideen arabera, sindikatu-ordezkaritzarekin negoziatu ondoren eta ikusirik hala Giza Baliabideetako txostena nola genero-inpaktuaren txostenaren egiaztatze-txostena,

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Onestea Iruñeko Udalaren 2025. urterako lan eskaintza publikoa, bertan honako plaza hauek sartuta:

PLAZA
KOPURUA

LANPOSTUA

KODEA

EUSKARA

2

Udaltzaingoko inspektorea

13

Udaltzaingoko agente lehena

5

Udaltzaingoko agentea

5

Gizarteratzeko teknikaria

302300

B2

1

Psikologoa

100517

1

Komunitate-teknikaria

209900

B2

2

Euskara itzultzailea

100600

C1

2

Gazteriako teknikaria

200210

C1 (3)

1

Garapenaren aldeko lankidetzako teknikaria

200211

1

Berdintasuneko eta LGTBIko koordinatzailea

209400

1

Euskara teknikaria

209300

C1

1

Artxiboko goi-mailako teknikaria

100506

1

Berdintasuneko teknikaria

209600

6

Gizarte-langilea

201000

11

Ofizial administraria

300100

C1 (39-174)

1

Arkitektoa

100503

1

Ingurumeneko goi-mailako tituluduna

103600

2

Hiri Kontserbazioko mantentze-lanetako laguntzailea

407500

4

Funtzionamendu-laguntzailea

402900

1

Zuzenbideko lizentziaduna

100505

3

Familia-langilea

403100

1

Ehorzle laguntzailea

405600

1

Psikologoa (laneko arriskuen prebentzioa)

106400

1

Hezkuntzako koordinatzailea

223000

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.»

Iruñean, 2025eko abenduaren 10ean.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2516507