2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CORELLA
Udaltzaingoko agente lehenen izendapena
Alkatetzaren 1683/2025 Ebazpena.
Corellako Udaleko alkate udalburu Gorka García Izal naizen honek, legeriak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.
Kontuan harturik Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko irailaren 16an hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zela, Corellako Udaltzaingoko agente lehenaren bi plaza betetzeko kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez. Deialdi hori 2021eko 235. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 7an.
Kontuan harturik 2025eko abenduaren 15ean 196/2025 Ebazpena jaso zela, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariak emana. Ebazpen horren bidez onesten dira izangaiek Nafarroako polizietako agente lehenen kategoriara igotzeko ikastaroan (2025) lortutako azken kalifikazioak.
Kontuan harturik deialdiaren 10. oinarria, jasotzen dituena izendapena eta plazaz jabetzea.
EBATZI DUT:
Lehena: Corellako Udaltzaingoko agente lehen izendatzea honako izangai hauek:
1.–Daniel Ancizu Martínez.
2.–Roberto Zapatero Ochoa.
Bigarrena: zehaztea izendatutako izangaiek 2026ko urtarrilaren 2an jabetu beharko dutela plazaz, behar bezala justifikaturiko arrazoirik izan ezean.
Hirugarrena: Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Corellan, 2025eko abenduaren 23an.–Alkatea, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L2516954