258. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

329/2025 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak proposatutako ebaluazio erabakia, baimena ematen diona Atarrabiako Udalari (haur eskolak) dokumentuen sail hauek ezaba ditzan: Udaleko haur eskoletan onartutako ikasleak 2017-2020 urteak, eta Zerrendak, ordainagiriak eta kobratzeko beste dokumentu batzuk, 2015. urtea baino lehenagokoak.

Parke eolikoetarako baimena Nafarroan arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoa betez, jendaurrean jarri ziren "Europa 1", "Asia 1", "Zelandia 1", "Oceanía 1", "Los Continentes 1", "África 1", "Antártida 1" eta "América 1" haize-parkeen aurreproiektuak eta ingurumen inpaktuaren azterketak, iragarkia argitaratuta 2025eko 83. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 29koan.

Sustatzaileak aldaketa batzuk egin dituenez tramitazioan ezarritako baldintzak betetzeko eta, gainera, beste bi haize-parke sartu dituenez, jendaurrean jartzen dira, ondorio beretarako, honako espediente hauek:

–Xedea: aurreproiektuak eta ingurumen inpaktuaren azterketa jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimenak lortzeko eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta izapidetzeko.

–Deskribapena: "Europa 1" (1301-CE), "Asia 1" (1302-CE), "Zelandia 1" (1303-CE), "Oceanía 1" (1304-CE), "Los Continentes 1" (1305-CE), "África 1" (1306-CE), "Antártida 1" (1307-CE), "América 1" (1308-CE), "Corredera 1" (1374-CE) eta "Margarita 19" (1375-CE) haize-parkeak (4,99 MW-ekoa bakoitza) eta haien transformazio eta ebakuazio azpiegiturak, Artaxoa, Mendigorria, Zirauki, Villatuerta eta Oteitzako udal mugarteetan.

–Eskatzaileak: Savanna Power Solar 16 SLU ("Europa 1" HPa), Savanna Power Solar 14 SLU ("Asia 1" HPa), Savanna Power Solar 20 SLU ("Zelandia 1" HPa), Savanna Power Solar 19 SLU ("Oceanía 1" HPa), Savanna Power Solar 21 SLU ("Los continentes 1" HPa), Savanna Power Solar 18 SLU ("África 1" HPa), Savanna Power Solar 15 SLU ("Antártida 1" HPa), Savanna Power Solar 17 SLU ("América 1" HPa), Enigma Green Power 38 SLU ("Corredera 1" HPa) eta Enigma Green Power 37 SLU ("Margarita 19" HPa).

–Proiektuak baimentzeko eskumena duen organoa: Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusia.

Espedienteak jendaurrean jarriko dira Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko.

Dokumentazioa esteka hauetan ere aztertzen ahalko da:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-estella-1301-1302-1303-1304-1305-1306-1307-1308-1374-1375

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro-bulegotan, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua), espediente-kodea adierazita.

Iruñean, 2025eko abenduaren 11n.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2516418