258. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

329/2025 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak proposatutako ebaluazio erabakia, baimena ematen diona Atarrabiako Udalari (haur eskolak) dokumentuen sail hauek ezaba ditzan: Udaleko haur eskoletan onartutako ikasleak 2017-2020 urteak, eta Zerrendak, ordainagiriak eta kobratzeko beste dokumentu batzuk, 2015. urtea baino lehenagokoak.

Nafarroako Artxibo Garaikidearen Ataleko buruak egindako txostenaren bidez, zeinak Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko zuzendariaren oniritzia baitu, Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordearen 1250 erabakia igortzen da, zeinaren bidez Atarrabiako Udalari baimena ematen baitzaio dokumentuen sail hauek ezaba ditzan: Udaleko haur eskoletan onartutako ikasleak 2017-2020 urteak, eta Zerrendak, ordainagiriak eta kobratzeko beste dokumentu batzuk, 2015. urtea baino lehenagokoak. Hori guztia 764 eta 513 erabakien arabera, zeinak, hurrenez hurren, onetsi baitziren Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren ekainaren 7ko 166/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 16koa) eta Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren azaroaren 19ko 348/2020 Ebazpenaren bidez (2020ko 287. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 14koa. Izan ere, 166/2022 Ebazpenaren bidez, onesten dira Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak proposatutako ebaluazio erabaki batzuk, kontratazio publikoari, desjabetzeei, ondare erantzukizunari eta ziurtagiriei dagozkien dokumentu sailak ebaluatzekoak, Nafarroako administrazio publiko guztienak zein toki erakundeen berariazko beste batzuk, eta 348/2020 Ebazpenaren bidez, onesten dira Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak 2020ko urriaren 8ko bilkuran proposatutako ebaluazio erabakiak.

Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 1250 ebaluazio erabakia onestea, baimena ematen diona Atarrabiako Udalari (haur eskolak) dokumentuen sail hauek ezaba ditzan: Udaleko haur eskoletan onartutako ikasleak 2017-2020 urteak, eta Zerrendak, ordainagiriak eta kobratzeko beste dokumentu batzuk, 2015. urtea baino lehenagokoak.

2. Erabakiaren testua argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

3. Ebazpen hau igortzea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzura, eta Atarrabiako Udalera (haur eskolak), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko abenduaren 10ean.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ignacio Apezteguía Morentin.

Iragarkiaren kodea: F2516208