1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
884/2025 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez argitara ematen baitira Haur Hezkuntzako lehen zikloko zenbait ikaspostu. Ikaspostu horiek 2021-2022 eta 2025-2026 arteko ikasturteetan sortu ziren Haur Hezkuntzako lehen zikloan eskolatzea sustatzeko programaren esparruan. Programa hori finantzatu dute Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak eta NextGenerationEU Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoak.
21. osagaia | Hezkuntza sistemaren modernizazioa eta digitalizazioa, 0-3 urteko hezkuntza goiztiarra barne |
Inbertsio neurria | Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskolatzea bultzatzea titulartasun publikoko ikaspostu berrien bidez |
Ekimenaren kodea (CRU) | C21.I1 |
2021-2022 ikasturteaz geroztik, Nafarroako Foru Komunitateak parte hartzen du Haur Hezkuntzako lehen zikloan eskolatzea sustatzeko programan, titulartasun publikoko ikaspostu berrien bidez. Programa hori finantzatu dute Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak eta NextGenerationEU Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoak, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 21. osagaiaren (Hezkuntza sistemaren modernizazioa eta digitalizazioa, 0-3 urteko hezkuntza goiztiarra barne) 1. inbertsioaren esparruan, 309 CID helburua betetzeko.
Haurrek eta haien familiek eskubidea dute Haur Hezkuntzako lehen zikloan ikaspostu irisgarriak, eskuragarriak, inklusiboak eta kalitate handikoak izateko, eta programa honen helburu nagusia da eskubide hori zabaltzea Haur Hezkuntzako lehen zikloko titulartasun publikoko ikaspostu berriekin (urte bateko eta biko haurrentzat lehentasunez). Ikaspostu horiek Haur Hezkuntzako lehen ziklorako gutxieneko baldintzetara egokitu behar dira.
Hezkuntzako Estatu Idazkaritzaren 2021eko abenduaren 23ko ebazpen baten bidez eman zen argitara Hezkuntzako Konferentzia Sektorialaren 2021eko azaroaren 25eko Erabakia, zeinaren bidez onesten baita Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskolatzea bultzatzeko programarako kredituen lurralde-banaketaren proposamena, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren 21. osagaiaren esparruan.
Era berean, 2021eko abenduaren 23ko Ebazpen horren bidez, autonomia erkidego bakoitzari dagokion zenbatekoa ezartzen da. Nafarroari 11.971.158,00 euro esleitu zaizkio 2021-2024 epealdian programa horren jarduketak gauza ditzan, Haur Hezkuntzako lehen zikloan titulartasun publikoko 1.173 ikaspostu berri sortzeko.
Horretarako, besteak beste, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak urriaren 26an eman 257E/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi zen banakako ebaluazioaren araubideko dirulaguntza deialdi bat, 5.964.546,00 euroko zenbatekoarekin, Nafarroako Foru Komunitateko toki erakundeei zuzendua, egin ditzaten 2023-2024 epealdian haur eskola publikoetan Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikaspostu berriak sortzeko obrak.
Hezkuntzako Estatu Idazkaritzaren 2024ko urriaren 16ko Ebazpenaren bidez, argitara eman zen Hezkuntzako Konferentzia Sektorialaren 2024ko urriaren 7ko Erabakia, zeinaren bidez onesten baita titulartasun publikoko ikaspostu berrien bidez –urte bateko eta biko haurrentzat lehentasunez– Haur Hezkuntzako lehen zikloan eskolatzea sustatzeko lurralde arteko lankidetzako programarako diren kredituen, autonomia erkidegoek kudeatzen dituztenen, 2024ko itzulketa banatzeko lurralde-banaketako proposamena, 2024. urteko aurrekontu ekitaldian, Lurralde, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren 21. osagaiaren esparruan (Hezkuntza sistemaren modernizazioa eta digitalizazioa, 0-3 urteko hezkuntza goiztiarra barne).
Proposamen horrekin, 2.777.500,00 euro esleitu zaizkio Nafarroari 250 ikaspostu berri sortzeko titulartasun publikoko ikaspostu berrien bidez –urte bateko eta biko haurrentzat lehentasunez– Haur Hezkuntzako lehen zikloan eskolatzea sustatzeko programaren barruan.
Haur Hezkuntzako lehen zikloko titulartasun publikoko ikaspostuak sortzen jarraitzeko, onetsi zen 223E/2024 Ebazpena, urriaren 30ekoa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita banakako ebaluazioaren araubideko dirulaguntza deialdi bat, 1.740.000,00 euroko zenbatekoarekin, Nafarroako Foru Komunitateko toki erakundeei zuzendua, egin ditzaten 2024-2025 epealdian haur eskola publikoetan Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikaspostu berriak sortzeko obrak.
Bestalde, Nafarroako Gobernuak 2023ko abenduaren 27an hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren titulartasuneko haur eskolak sortu dira.
Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikaspostu berriak sortu dira, halaber, Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskaintza zenbait ikastetxe publikotan ezartzearekin, hori guztia titulartasun publikoko ikaspostu berrien bidez Haur Hezkuntzako lehen zikloan eskolatzea sustatzeko programaren esparruan. Programa hori finantzatu dute Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak eta NextGenerationEU Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoak.
Haur Eskolen Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du argitara eman daitezen Haur Hezkuntzako lehen zikloko zenbait ikaspostu. Ikaspostu horiek 2021-2022 eta 2025-2026 arteko ikasturteetan sortu ziren Haur Hezkuntzako lehen zikloan eskolatzea sustatzeko programaren esparruan. Programa hori finantzatu dute Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak eta NextGenerationEU Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoak.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Argitara ematea Haur Hezkuntzako lehen zikloko zenbait ikaspostu, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren mendekoak, ebazpen honen I. eranskinean ageri diren moduan. Ikaspostu horiek 2021-2022 eta 2025-2026 arteko ikasturteetan sortu ziren Haur Hezkuntzako lehen zikloan eskolatzea sustatzeko programaren esparruan. Programa hori finantzatu dute Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak eta NextGenerationEU Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoak.
2. Argitara ematea Haur Hezkuntzako lehen zikloko zenbait ikaspostu, udal titulartasunekoak, ebazpen honen II. eranskinean ageri diren moduan. Ikaspostu horiek 2021-2022 eta 2025-2026 arteko ikasturteetan sortu ziren Haur Hezkuntzako lehen zikloan eskolatzea sustatzeko programaren esparruan. Programa hori finantzatu dute Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak eta NextGenerationEU Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoak.
3. Ebazpen hau eta haren eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau eta haren eranskinak igortzea udal interesdunei, Haur Eskolen Zerbitzuari eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.
Iruñean, 2025eko abenduaren 16an.–Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendaria, Pablo Arriazu Amat.
(107/2024 FORU AGINDUA, azaroaren 26koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Hezkuntza Departamentuko zuzendaritza nagusietako eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko titularrak aldi baterako ordeztuko dituztenak).
I. ERANSKINA.–HEZKUNTZA DEPARTAMENTUAREN MENDEKO IKASTETXEETAN HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOAN SORTU DIREN IKASPOSTUAK
HERRIA | IKASTETXEA | SORTUTAKO IKASPOSTU KOPURUA | ADINA (urte) | EGUNA |
Burlata | Egunsenti HE | 192 | 0, 1 eta 2 | 2023/12/27 193/2025 Ebazpena, irailaren 17koa |
Corella | Niño Jesús HE | 112 | 0, 1 eta 2 | 2023/12/27 |
Iruña | Ninia Etxea HE | 128 | 0, 1 eta 2 | 2023/12/27 |
Iruña | M.ª Camino Oscoz HE | 80 | 0, 1 eta 2 | 2023/12/27 171/2025 Ebazpena, abuztuaren 14koa |
Iruña | Nuestra Señora de Roncesvalles HE | 61 | 0, 1 eta 2 | 2023/12/27 |
Iruña | San Jorge HE | 88 | 0, 1 eta 2 | 2023/12/27 |
Iruña | Santa Teresa HE | 80 | 0, 1 eta 2 | 2023/12/27 |
Arroitz | La Balsa HLHIP | 16 | 2 | 2024-2025 ikasturtea |
Burlata | Hilarión Eslava HLHIP | 48 | 0, 1 eta 2 | 2025-2026 ikasturtea |
Etxarri Aranatz | San Donato HLHIP | 16 | 2 | 2025-2026 ikasturtea |
Iruña | Doña Mayor HLHIP | 16 | 2 | 2024-2025 ikasturtea |
Iruña | Iturrama HLHIP | 16 | 2 | 2024-2025 ikasturtea |
II. ERANSKINA.–HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOAN SORTU DIREN UDAL TITULARTASUNEKO IKASPOSTUAK
HERRIA | HAUR ESKOLAK | SORTUTAKO IKASPOSTU KOPURUA | ADINA (urte) | HITZARMENA SINATU DEN EGUNA |
Murieta | Arakil, eskualdekoa | 20 | 0, 1 eta 2 | 2023/06/08 2025/05/29ko gehigarria |
Iruña | Lezkairu | 116 | 0, 1 eta 2 | 2023/01/12 2025/05/29ko gehigarria |
Iruña | Mendebaldea | 88 | 0, 1 eta 2 | 2023/04/21 2025/05/29ko gehigarria |
Ameskoabarrena/Zudairi | Las Améscoas | 10 | 0, 1 eta 2 | 2024/11/08 |
Faltzes | Doña Álvara Álvarez | 30 | 0, 1 eta 2 | 2024/10/22 |
Uharte Arakil | Pausoka | 10 | 0, 1 eta 2 | 2025/01/15 |
Santakara | Nuestra Señora de la Asunción | 24 | 0, 1 eta 2 | 2025/05/30 |
Aranguren | Kuluxka | 28 | 1 eta 2 | 2025/08/11 |
Cárcar | Carcarko HE | 28 | 1 eta 2 | 2025/09/29 |
Iruña | Donibane | 104 | 0, 1 eta 2 | 2025/10/24 |
Iragarkiaren kodea: F2516586