2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Berriobeitiko Udalak, 2025eko abenduaren 9an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026. urteko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.
Onetsitako aurrekontua jendaurrean jarriko da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin.
Erreklamaziorik izan ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.
Berriobeitin, 2025eko abenduaren 15ean.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2516526