257. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2025eko abenduaren 9an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko plantilla organikoa.

Hasiera batez onetsitako plantilla organikoa udal-idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan ezarritakoarekin.

Inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aipatu den jendaurreko aldia iragandakoan.

Aditzera ematen da, dagozkion ondorioak izan ditzan eta aipatutako legeetan ezarritakoa bete beharrez.

Berriobeitin, 2025eko abenduaren 15ean.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2516525