2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEINTZA-LABAIEN
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Beintza-Labaiengo Udalak, 2025eko abenduaren 15en egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026ko aurrekontuen espedientea eta haiek betearazteko oinarriak.
Iragarki hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktuen taulan, eta espedientea jendaurrean paratzen da, bizilagunek nahiz interesdunek aukera izan dezaten hura aztertzeko Udal Idazkaritzan, eta aukera izan dezaten, halaber, aurkezteko egokitzat jotzen dituzten alegazioak, kexak eta oharrak, hamabost egun balioduneko epean, argitaratzen denetik hasita. Aditzera ematen da espedientearen hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela, baldin jendaurreko epean alegaziorik jasotzen ez bada. Hori dena, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari eta harekin bat heldu direnei (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta jarraikiz, orobat, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari eta harekin bat heldu direnei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Beintza-Labaienen, 2025eko abenduaren 15ean.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.
Iragarkiaren kodea: L2516502