257. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mankomunitate honetako Batzar Orokorrak, 2025eko abenduaren 11n egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2026ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Epe horretan haren aurkako erreklamaziorik jartzen ez bada, langileen plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da.

Lakuntzan, 2025eko abenduaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2516496