2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONTEAGUDOKO, BARILLASKO ETA TULEBRASKO UDALEN BATASUNA
Aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen Batasunak, 2025eko urriaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2025eko plantilla organikoan, eta hasierako onespena argitaratu zen 2025eko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 17an.
Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2025eko plantilla organikoaren aldaketa.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Monteagudon, 2025eko abenduaren 10ean.–Batasuneko burua, Marisa Jiménez Tarazona.
ALDAKETAREN XEHETASUNA
Lanpostu-zerrenda.
Lanpostu bat sortzea. Administrari-ofiziala. Lanaldi osoa: 36 ordu eta 40 minutu astean. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %23,35.
Horrez gain, eguneratu egingo dira idazkariaren lanpostuaren datuak, behin Alberto Fernández Ejeak haren jabetza hartu eta gero.
KARGUA | MAILA | SARBIDEA | ZENBAKIA | OSAGARRIAK | EGOERA |
Idazkaria (funtzionarioa) | A | Oposizio-lehiaketa | 1 | Bateraezintasunekoa, %35 Lanpostukoa, %41,88 | Jardunean |
Bitarteko langileen izenen zerrenda.
DEITURAK ETA IZENA | MAILA | GRADUA | ANTZINATASUNA | OSAGARRIAK | KARGUA |
Fernández Ejea, Alberto | A | 4 | 2025/10/01 | Bateraezintasunekoa, %35,00 Lanpostukoa, %41,88 | Idazkaria |
Iragarkiaren kodea: L2516150