2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
2025eko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 17an, argitara eman zen Erdialde-Mairagako Mankomunitatearen 2026ko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batez onetsi izanari buruzko iragarkia.
Jendaurreko epea iragan da, eta ez denez aurkeztu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik, behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritakoarekin bat.
Behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena argitara ematen da, orok jakin dezan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz.
DIRU-SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak eta bestelako diru-sarrerak: 5.699.000 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 465.000 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 193.000 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 225.500 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 6.582.500 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileen ordainsariak: 1.753.500 euro.
2. kapitulua.–Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea: 3.875.000 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 163.000 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 442.900 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 348.100 euro.
Gastuak, guztira: 6.582.500 euro.
Tafallan, 2025eko abenduaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2516217