257. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2025eko urriaren 31n egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2026ko azaroaren 10ean, 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta mankomunitatea osatzen duten udalen iragarki, ondotik idazkaritzetan hamabortz egun balioduneko epean espedientea jendaurrean jarriz.

Jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez denez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatutakoarekin bat, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da behin betiko aurrekontua.

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 1.138.032,77 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.802.846,62 euro.

VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: 117.857,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 3.058.736,39 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 1.096.560,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 1.388.872,09 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 422.304,30 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 151.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 3.058.736,39 euro.

Etxalarren, 2025eko abenduaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Patxi Castillo Graciarena.

Iragarkiaren kodea: L2516216