2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANARATXE
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Aranaratxeko Udalak, 2025eko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2026. urteko aurrekontua.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Aranaratxen, 2025eko abenduaren 10ean.–Alkatea, David Azparren Lana.
Iragarkiaren kodea: L2516218