2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. eta 102. artikuluetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatuarekin bat, deialdia iragarri da Villatuertako bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko.
Hamabortz egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek eskaerak aurkez ditzaten Udal bulegoetan; horietan, betiere, adierazi beharko dute betetzen dituztela erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak.
Villatuertan, 2025eko abenduaren 10ean.–Alkatea, María José Calvo Meca.
Iragarkiaren kodea: L2516199