257. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Torres del Rioko Udalak, 2025eko azaroaren 24an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea erakunde honen 2026ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak, eta jendaurrean jartzea, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarri bezala (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Hasiera batez onetsitako aurrekontua Idazkaritzan eta iragarki-taulan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoarekin.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, iragan ondoan aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia.

Torres del Rion, 2025eko azaroaren 24an.–Alkatea, Alfredo Agós Ginés.

Iragarkiaren kodea: L2516346