257. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2025eko abenduaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko aurrekontua.

Aurrekontua jendaurrean egonen da Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Tebas-Muru Artederretan, 2025eko abenduaren 10ean.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2516160