257. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Elizagorriko Udalak, 2025eko azaroaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea erakundearen 2026ko ekitaldirako plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda, horiek nork betetzen dituzten zehaztuta; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233., 235. eta 236. artikuluetan.

Plantilla organikoa Idazkaritzan eta iragarki-taulan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluetan (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legea), loturik martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, behin iraganda aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia.

Elizagorrian, 2025eko azaroaren 28an.–Alkatea, Jon Palacios Baztán.

Iragarkiaren kodea: L2516205