257. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

2026rako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Elizagorriko Udalak, 2025eko azaroaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko ekitaldirako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 64. artikuluei (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Hasiera batez onesteko erabakia ikusgai egonen da Idazkaritzan eta iragarki-taulan, 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta ez bada aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, aurreko paragrafoan xedatutako aldian.

Elizagorrian, 2025eko azaroaren 28an.–Alkatea, Jon Palacios Baztán.

Iragarkiaren kodea: L2516204