2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ADIOS
Alkatetzari eskudantziak eskuordetzea, iturria eta bidea eraberritzeko obrak gauzatzeko
Adiosko Udalak, 2025eko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, erabaki du Alkatetzaren esku uztea behar diren eskudantziak, egoki den edozein erabaki hartzeko, obra-kontratua adjudikatzeari buruz eta gauzatzeari buruz, honako proiektu honi dagokionez: "Iturria eta bidea eraberritzea Adiosen".
Eskuordetze horren helburua da administrazio-izapideak arintzea, horrela bermatzeko efizientzia eta eraginkortasuna, aurreikusitako obrak egitean, betiere jarraikiz indarrean dagoen araudiari, eta bermatuz prozesu guztien gardentasuna eta legezkotasuna.
Adiosen, 2025eko abenduaren 11n.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.
Iragarkiaren kodea: L2516416