2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONAMARIA
2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Donamariako Udalak, 2025eko abenduaren 10ean egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2026ko plantilla organikoa.
Hasiera batez onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Udaleko Idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko ediktuen taulan iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hara igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluak.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Donamarian, 2025eko abenduaren 10ean.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.
Iragarkiaren kodea: L2516412