257. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

2026rako karga-tasa, indize eta koefizienteak. Behin betiko onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2025eko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2026tik aitzina indarrean izanen diren karga-tasa, indize eta koefizienteak. Iragarkia 2025eko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urriaren 14an.

Lehenbizikoa.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 13. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz, honako karga-tasa, indize eta koefiziente hauek onetsi dira 2026rako.

1.1. Lurraren kontribuzioa; karga-tasa: %0,17.

1.2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga; karga-tasa: %3,5.

1.3. Ekonomia-jardueren gaineko zerga; Udalaren gutxieneko indizea: 1,30.

1.4. Hiri-lurren balio-gehikuntza:

–Koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarri diren gehieneko koefizienteak aplikatuko dira, balio-gehikuntza sortzen den aldiaren arabera.

–Karga-tasa: %10.

1.5. Etxebizitza hutsen gaineko zerga; karga-tasak:

–Lehen urtea: %0,50.

–Bigarren urtea: %1,00

–Hirugarren urtea eta hurrengoak: %1,50.

1.6. Haur-eskolako zerbitzu tasa: Nafarroako Gobernuak Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetarako onetsi dituen tarifa eta moduluak aplikatuko dira, Hezkuntza Departamentuarekin sinaturiko hitzarmenaren ondorioz.

Bigarrena.–Zerga-tasa hauek indarrean jarriko dira eta ondorio juridiko guztiak sortuko dituzte 2026ko urtarrilaren 1ean.

Jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, xedapen orokor hori behin betiko onetsi, eta osorik argitara dadila agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea; artikulu hori aldatu zen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez).

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke:

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Oltza zendean, 2025eko azaroaren 26an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2515606