257. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Aldaketa, 2024ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Castejongo Udalak, 2025eko urriaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Castejongo Udalaren 2024ko plantilla organikoa aldatzea, espedientean ageri den proposamenari jarraikiz.

Hasierako onespen hori jendaurrean egon zen hamabost egun baliodunean, 2025eko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, azaroaren 17an, eta toki-erakundearen iragarki-taulan paratuta.

Aipatu jendaurreko epea iraganik, inork ez duenez erreklamaziorik aurkeztu hasiera batez onetsitako agiriaren aurka, aldaketa behin betiko onetsi, eta iragarki honen bidez argitaratzen da. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin.

ALDAKETAREN XEHETASUNA

Langile lan-kontratudunen lanpostuak aldatzea.

LANPOSTUA

MAILA

SARBIDEA

ZENBAKIA

MAILAKO OSAGARRIA

KONPENTSAZIO OSAGARRIA

LANPOSTUKO OSAGARRIA

LANPOSTUA (FORU DEKRETUA)

LANALDIAREN LUZAPENEKOA

ARRISKU BEREZIA

BALDINTZAK

Kulturako laguntzailea/musika-eskolako atezaina (100)

D

Oposizio-lehiaketa

1

%12,00

%20,00

%2,99

Lanaldi osoa

Langile lan-kontratudunen lanpostuak sortzea.

LANPOSTUA

MAILA

SARBIDEA

ZENBAKIA

MAILAKO OSAGARRIA

KONPENTSAZIO OSAGARRIA

LANPOSTUKO OSAGARRIA

LANPOSTUA (FORU DEKRETUA)

LANALDIAREN LUZAPENEKOA

ARRISKU BEREZIA

BALDINTZAK

Gerokultorea

D

Oposizio-lehiaketa

2

%12,00

%20,00

%2,99

Arkitekto teknikoa

B

Oposizio-lehiaketa

1

%35

%3,57

Lanaldiaren %50

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatutako lege-manuak bete daitezen.

Castejonen, 2025eko abenduaren 10ean.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.

Iragarkiaren kodea: L2516143