257. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko turismoko jardueretako ofizial izateko bi plaza oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Bete beharrez xedatuta dagoena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko turismo jardueretako ofizial izateko bi plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 18ko 4320/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi hori, eta 2024ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 13koan), oposizioko kalifikazio epaimahaiak proposatu du Irati Puyo González andrea eta Olatz Preciado Tamayo andrea izendatzea, biak ala biak txanda irekikoak, haiek baitira hautapen prozesua gainditu duten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu dutenak.

Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, oinarri horretan eskatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2025eko abenduaren 15ean.–Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.

Iragarkiaren kodea: F2516491