1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
144/2025 FORU DEKRETUA, abenduaren 10ekoa, kargutik kentzen duena Pedro Andrés López Vera jauna, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.2 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko dituela zuzendari nagusiak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.
Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko abenduaren hamarrean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Pedro Andrés López Vera jauna, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Karguan aritzeko azken eguna 2025eko abenduaren 11 izanen da.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko abenduaren 10ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2516161