2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Okupatu aurreko agiriak egiteko deia eta, egokia bada, ukitutako ondasunak eta eskubideak behin betiko okupatzekoak eta ordainketakoak egiteko
Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak 2025eko azaroaren 24an 771/2025 zenbakiko ebazpen hau eman zuen:
"Nafarroako Gobernuak 2010eko martxoaren 29an hartu zuen akordioaren bidez onartu zen Iruñerriko Ibai Parkea handitzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala.
2010ean zehar, Iruñerriko Ibai Parkea zenbait zatitan handitzea gauzatzeko proiektuak idatzi ziren, eta zati horietako bat Arga Beherea I zen (Barañain-Etxauri).
Azken hamarkadan, Iruñerriko Mankomunitateak, Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatearen bidez, Arga Behereari dagokion ibai-pasealekua egin du, bi zatitan, Barañaindik Iberoko Isterria zubiraino (Oltza Zendea). Etxaurirainoko zatia egiteke dago.
2024ko maiatzaren 27an, Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak Iruñerriko Mankomunitatearen eta Etxauriko eta Oltzako udalen arteko hitzarmenaren edukia onartu zuen, "Ibai Pasealekua handitzea Arga Beherea ibai-zatian, Oltzako eta Etxauriko udal-barrutietan (Ibero-Etxauri zatia)" obrarako lursailak eskuratzeko, kontratatzeko eta ondoren obra-proiektua gauzatzeko. Hitzarmen horren bigarren klausulan ezarrita dago Iruñerriko Zerbitzuak SAk "Ibai Pasealekua handitzea Arga Beherea ibai-zatian, Oltzako eta Etxauriko udal-barrutietan (Ibero-Etxauri zatia)" obraren proiekturako kontratazio eta ondorengo gauzatze prozedura egingo duela. Horrez gain, hitzarmen horretan jasota dago eguneratu egingo dela proiektua eta baimenak eta laguntzak izapidetzea, obrak gauzatzea eta ibai-parkean sartzea.
2024ko maiatzaren 30ean, Iruñerriko Zerbitzuak SAko Administrazio Kontseiluak "Iruñerriko Ibai Parkea handitzea, Ibero-Etxauri zatia (PF000018–02). SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANA - EUROPAR BATASUNAK FINANTZATUA - NEXT GENERATION EU. Iruñerri Landatarreko Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Plana" obrarako proiektua onartu zuen. Hain zuzen, proiektu horretan lizitazio-aurrekontua 2.015.004,89 eurokoa zen (% 21eko BEZa kanpo).
Aipatutako obra-proiektu horretan, Etxauriko garai bateko irin-fabrika eraisteko obren kostua kuantifikatuta zegoen, ibai-parkean sartzeko eraitsi beharra baitzegoen, Nafarroako Gobernuak 2010ean Ibai Parkea handitzeko onartu zuen Udalez gaindiko Plan Sektorialean xedatuta dagoenaren arabera. Hala, Udalez gaindiko Plan Sektorialaren lursail-planoan, lurzati hori ageri zen, identifikazio-datu hauekin:
ET-08: 2. poligonoa 122. lurzatia Azalera: 1.564,57 m².
Egun, irin-fabrikaren lurzatiaren katastroko identifikazioa hau da (2. poligonoa, 646. lurzatia) eta 1.352,23 metro koadroko azalera du.
Etxauriko irin-fabrikaren hondamen-deklarazioarekin eta eraistearekin lotuta, Etxauriko Udalak jarduketa hauek gauzatu ditu:
–Alkatearen ebazpena, 2024ko irailaren 20koa. Irin-fabrikaren hondamena deklaratu zuen eta jabeei jakinarazi zien, 2024ko azaroaren 14an "Estatuko Aldizkari Ofizialean" kaleratutakoaren arabera. Jendaurreko epean, ez zen horren gaineko alegaziorik jaso.
–Alkatearen ondorengo ebazpena. Hondamen arrunteko legezko egoeran zegoen higiezina eraistea deklaratu zuen, hala hondatuta egoteak berekin zekarren arriskuarengatik. 2024ko abenduaren 30ean eman zen argitara "Estatuko Aldizkari Ofizialean". Horrez gain, jabeei eskatu zitzaien higiezina eraisteko, eta ohartarazi zitzaien, ez bazuten betetzen gauzatze-agindua, Administrazioak eraitsiko zuela higiezina, interesdunen kontura. Jabeek ez zuten irin-fabrika eraitsi.
–Alkateak 2025eko otsailaren 5ean emandako ebazpenaren bidez, Etxauriko Udalak eskatu eta agindu zion Iruñerriko Mankomunitateari hondamen-egoeran dagoen higiezina eraisteko eta ukitutako lurzatiak desjabetzeko, ibai-pasealekuan sartuta gelditu zitezen, Iruñerriko Ibai Parkea handitzeko proiektuan jasota dagoenaren arabera.
Batzorde Iraunkorrak 2025eko otsailaren 24an egin zuen saioan, Etxauriko Udalaren eta Iruñerriko Mankomunitatearen arteko lankidetza-hitzarmena onartu zen, irin-fabrika eraisteko, lursailak desjabetzeko eta leheneratutako tokia Iruñerriko Ibai Parkean sartzeko. Hitzarmen hori 2025eko martxoaren 28an izenpetu zuten. Hitzarmen horretako klausuletan hau dago ezarrita:
3. Etxauriko Udalak eskatuta, Iruñerriko Mankomunitateak, bera kudeatzeko IZSA sozietatearen bidez, irin-fabrikak okupatutako lursailen desjabetze-prozedura gauzatuko du. Lursail horiek Nafarroako Gobernuak onartu zuen Udalez gaindiko Plan Sektorialaren barnean daude, eta egun "2. poligonoa eta 646. lurzatia" katastroko datuekin identifikatzen dira.
4. Jabeekin elkarren arteko adostasunez eskuratzea ez bada lortzen, azkenean erabakitzen den desjabetzeko balio justuaren zenbatekoa ordaintzea bere gain hartzeko konpromisoa hartzen du Etxauriko Udalak.
5. IZSAk bere izenean eskuratuko ditu lursailak...
Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2025eko apirilaren 28an egin zuen saioan, hartu zuen akordioaren bidez, Batzar Nagusiaren eskuduntzak Batzorde Iraunkorraren esku utzita, "Iruñerriko Ibai Parkea handitzea, Ibero-Etxauri zatia (PF000018–02). SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANA - EUROPAR BATASUNAK FINANTZATUA - NEXT GENERATION EU. Iruñerri Landatarreko Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Plana" proiektua, irin-fabrikari dagokion eranskin teknikoa eta lursailen ukipen-eranskina onartu ziren, desjabetzeko espedientea hasi zen eta proiektu horrek ukitzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda hasiera batean onartu zen. Onuraduna Iruñerriko Zerbitzuak SA da. Gainera, proiektu horrek ukitutako ondasunen eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra aitortu eta deklaratu ziren, onarpenari lotuta baitaude.
Akordio horretan, proiektua eta ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen hamabost eguneko eperako.
Onartze horren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 101. zenbakikoan, 2025eko maiatzaren 22an, Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan, 2025eko maiatzaren 27an, eta Iruñerriko Mankomunitateko eta Etxauriko udaletxeko iragarki-oholetan. Eta horrez gain, jakinarazpenak bidali zitzaizkien ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan ageri zirenei eta jakinarazpen-iragarkia kaleratu zen "Estatuko Aldizkari Ofizialean", 144. zenbakikoan, 2025eko ekainaren 16an.
Jendaurreko epearen barnean, ez zen alegaziorik aurkeztu. Edonola ere, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak jakinarazi zuen desjabetutako finkaren gainean zuen bahiturak ez zuela eraginkortasunik egun, ez baitago luzatuta egun eta ez baitago zor galdagarririk. Hori dela-eta, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 4. artikuluaren arabera titularrak izan daitezkeenen zerrendatik kendu zen Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia.
Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak hitzartu zuen 2025eko abuztuaren 25ean "Iruñerriko Ibai Parkea handitzea, Ibero-Etxauri zatia (PF000018–02). SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANA - EUROPAR BATASUNAK FINANTZATUA - NEXT GENERATION EU. Iruñerri Landatarreko Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Plana" obrari dagokion proiektua, Iruñerriko Zerbitzuak SA desjabetzearen onuradunarena, irin-fabrikari dagokion eranskin teknikoa eta lursailen ukipen-eranskina behin betiko onartzea, eta bai proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen behin betiko zerrenda ere. Horrek berekin dakar onura publikoa eta okupatu beharra deklaratzea.
Onartze horren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 176. zenbakikoan, 2025eko irailaren 4an, Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan, 2025eko irailaren 9an, eta Iruñerriko Mankomunitateko eta Etxauriko udaletxeko iragarki-oholetan. Eta horrez gain, jakinarazpenak bidali zitzaizkien ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan ageri zirenei eta jakinarazpen-iragarkia kaleratu zen "Estatuko Aldizkari Ofizialean", 234. zenbakikoan, 2025eko irailaren 29an.
Nafarroako Gobernuak 2025eko urriaren 8an hartutako erabakiaren bidez, urgentziakotzat deklaratu zen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren (212. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2025eko urriaren 23koa).
2025eko azaroaren 20an, Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateko zuzendari kudeatzaileak 255/2025 ebazpena eman zuen, eta bertan hau jasotzen da:
"1.–Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateko "Iruñerriko Ibai Parkea handitzea, Ibero-Etxauri zatia (PF000018–02). SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANA - EUROPAR BATASUNAK FINANTZATUA - NEXT GENERATION EU. Iruñerri Landatarreko Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Plana" obrako proiektuari, irin-fabrikari dagokion eranskin teknikoari eta lursailen-ukipen eranskinari dagokion nahitaezko desjabetze-espedientean okupatu aurreko agiriak egiteko Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateko ordezkari moduan IZENDATZEA, eta, egokia bada, ukitutako ondasunak eta eskubideak behin betiko okupatzekoak eta ordainketakoak egiteko, eta ekitaldian zehar eta oro har desjabetzeko prozedura honi dagozkion lursailak nahitaez okupatzeko moduko deklaratutako ondasunak eta eskubideak eskuratzera bideratutako beharrezkoak diren ekitaldi guztietan lor litezkeen elkarren arteko akordioak izenpetzeko Alfonso Amorena Udabe jauna eta Karmentxu Iñarrea Erreguerena andrea, haietako edozein.
Izendatze hori egin da bi ordezkarien alde emandako ahalordeetan oinarrituta.
2.–Karmentxu Iñarrea Erreguerena andrea IZENDATZEA onuradunaren peritu."
Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan, Batzar Nagusiak 2023ko urriaren 19an egindako eskuordetzean eta Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuetan xedatuta dagoena aintzat hartuta,
EBATZI DUT:
1. Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatearen "Iruñerriko Ibai Parkea handitzea, Ibero-Etxauri zatia (PF000018–02). SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANA - EUROPAR BATASUNAK FINANTZATUA - NEXT GENERATION EU. Iruñerri Landatarreko Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Plana" obrari, irin-fabrikari dagokion eranskin teknikoari eta lursailen-ukipen eranskinari dagokion proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei, desjabetzearen onuradunari eta Etxauriko Udaleko alkateari, edo horretarako eskumena ematen dion zinegotziari, deia egitea, 2026ko urtarrilaren 21ean, 12:00etan, Etxauriko udaletxean ager daitezen, okupatu aurreko agiriak egiteko eta, egokia bada, ukitutako ondasunak eta eskubideak behin betiko okupatzekoak, eta ordainketa egiteko.
Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, nortasuna eta titulartasuna egiaztatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria...). Era berean, egoki jotzen badute, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.
Desjabetzeko espedientean, Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatea desjabetzearen onuradun agertuko da.
2. Halaber, ekitaldi horretara, Iruñerriko Mankomunitatearen ordezkaritzan, lehendakari jauna edo eskumena ematen dion Batzorde Iraunkorreko kide bat joango da, okupazioaren aurreko, elkarren adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sinatzeko.
3. "Iruñerriko Ibai Parkea handitzea, Ibero-Etxauri zatia (PF000018–02). SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANA - EUROPAR BATASUNAK FINANTZATUA - NEXT GENERATION EU. Iruñerri Landatarreko Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Plana" obrari, irin-fabrikari dagokion eranskin teknikoari eta lursailen-ukipen eranskinari dagokion proiektuari dagokion nahitaezko desjabetze-espedientean okupatu aurreko agiriak egiteko Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateko ordezkari moduan izendatzea, eta, egokia bada, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatzekoak, eta okupatzekoak eta ordainketakoak egiteko, eta ekitaldian zehar eta oro har nahitaez okupatzeko moduko deklaratutako ondasunak eta eskubideak eskuratzera bideratutako beharrezkoak diren ekitaldi guztietan lor litezkeen elkarren arteko akordioak izenpetzeko Alfonso Amorena Udabe jauna eta Karmentxu Iñarrea Erreguerena andrea, Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateko Ingurumeneko Zerbitzuko ingurumen-teknikaria, haietako edozein.
4. Karmentxu Iñarrea Erreguerena andrea onuradunaren peritu izendatzea.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Etxauriko udaletxeko eta Iruñerriko Mankomunitateko iragarki-tauletan argitara ematea. Era berean, dagokion iragarkia kaleratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.
6. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 3. artikuluaren araberako titularrei eta lege horretako 4. artikuluaren arabera titular izan daitezkeenei, ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendan ageri direnei (behin betiko onartutako zerrendan), jakinaraztea, dagokien banakako zitazio-zedularen bidez. Orobat, ohartarazten da argitalpena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea den edo, jakinarazten saiatu arren, jakinaraztea lortu ez den kasuetarako.
7. Ebazpen hau jakinaraztea Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateari.
Iruñean, 2025eko azaroaren 26an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.
OKUPATU AURREKO AGIRIAK EGITEA
Jakinarazpen pertsonala egiteko zailtasuna/ezintasuna
ERREFERENTZIA | POLIGONOA | LURZATIA | UDALERRIA | TITULARRAK | DEIAREN DATUAK | TOKIA |
ET-08 | 2 | 646 | ETXAURI | Titularrak, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 3. artikulua | MOLINO SANTA EULALIA SOCIEDAD ANÓNIMA | 2026/01/21 12:00etan | Etxauriko udaletxea |
Titularrak, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 4. artikulua | CEREALES NÚÑEZ SOCIEDAD ANÓNIMA | 2026/01/21 12:00etan | Etxauriko udaletxea |
MARÍA ROSA URQUIZU ECHEVERRÍAREN OINORDEKO EZEZAGUNAK | 2026/01/21 12:00etan | Etxauriko udaletxea |
Iragarkiaren kodea: L2515804