256. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNANUKO KONTZEJUA

Desafektazioa Zaldua alderdiko 9. poligonoko 136. lurzatiko 6. esparruan. Jendaurreko informazioa

Unanuko Kontzejuak (Ergoiena), 2025eko urriaren 31n egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, kontzejua osatzen duten kideen legezko kopuruaren gehiengo osoarekin:

Lehena.–Hasiera batez onestea Zaldua alderdian, 9. poligonoko 136. lurzatiko 6. esparruan, dauden 600 m²-ren desafektazioa, horien erabilera lagatzeko eta Mikel Mayo Lizarragaren aldeko kanon bat ezartzeko.

Bigarrena.–Desafektazioa arautuko duen administrazio baldintzen agiria onestea.

Hirugarrena.–Erabaki hau jendaurrean jartzea Udalaren iragarki-taulan, hilabetez, aldez aurretik iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, epe horretan alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

Laugarrena.–Ezartzea ezen, epea bukatutakoan, erreklamaziorik bada, Kontzejuko Batzarrak ebatzi beharko dituela, eta behar den erabakia hartuko dela, eta, erreklamaziorik izan ezean, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko dela.

Unanun, 2025eko abenduaren 5ean.–Kontzejuko burua, Santiago Berastegui Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: L2516025