1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
73/2025 FORU AGINDUA, abenduaren 9koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, Alejandra de la Fuente Lebantini andrea Analitika Aurreratuaren eta Prospekzioaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako. Atal hori Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusiari atxikitako Analisi eta Prosprekzio Bulegoa erakunde autonomoko Analisiaren, Ebaluazioaren, Berrikuntzaren, Prospekzioaren eta Estrategia Operatiboaren Zerbitzukoa da.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan ezartzen du ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikitako langileak izan beharko dute.
Urriaren 11ko 217/2023 Foru Dekretuak onetsi zituen Analisi eta Prospekzio Bulegoa erakunde autonomoaren Estatutuetako 17.2 artikuluak ezartzen du Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko titularrak izendatu eta bereiziko dituela ataletako buruak, Analisi eta Prospekzio Bulegoko zuzendari kudeatzaileak proposatuta.
Espedientean ageri da Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren adostasuna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betez.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Alejandra de la Fuente Lebantini andrea Estrategia Operatiboaren eta Ebaluazioaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako. Atal hori Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusiari atxikitako Analisi eta Prosprekzio Bulegoa erakunde autonomoko Analisiaren, Ebaluazioaren, Berrikuntzaren, Prospekzioaren eta Estrategia Operatiboaren Zerbitzukoa da. Izendapenak 2025eko abenduaren 9tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Analisiaren, Ebaluazioaren, Berrikuntzaren, Prospekzioaren eta Estrategia Operatiboaren Zerbitzura, Analisi eta Prospekzio Bulegora eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko abenduaren 9an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.
Iragarkiaren kodea: F2516104