256. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Aldaketa ez-funtsezkoa. Taberna-jatetxea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Hirigintza Alorreko udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 62 artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Espediente zk.: 1147/2025.

Sustatzailea: Carmita Ortiz Ortiz.

Jarduera: jardueraren aldaketa ez-funtsezkoa, lokala handitzeagatik.

Tokia: La Paz etorbidea 82 (2. poligonoko 108. lurzatia).

Azkoienen, 2025eko abenduaren 11n.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2516425