2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Tatuaje-jarduera kontsulta medikoekin
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal-bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak aurkez ditzaten epe horretan; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru-dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –foru-lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak–). Interesdunek eskura izanen dituzte eskabide horiek udal bulegoetan, Armada etorbideko 2. zenbakian, 5. solairuan.
Espedientea: 2025-2861.
Titularra: Izco Palacios Arantza y Jose Manuel CB.
Jarduera: tatuaje-jarduera gehitzea, kontsulta medikoak dituen lokalean.
Tokia: Antso Azkarraren etorbidea 75, Iruña.
Iruñean, 2025eko azaroaren 26an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2515596