256. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Kudeaketa-esleipena egitea Etxarri Aranazko Udalari, kulturako teknikarien kontratazio-zerrenda bat sortzeko

Murchanteko Udalak, 2025eko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, honako hau,

ERABAKI ZUEN:

1. Hitzarmen bat onestea Murchanteko Udalak Etxarri Aranazko Udalari egindako kudeaketa-esleipena prestatzeko, kulturako teknikariaren eginkizunak betetzeko izangaien zerrenda kudeatzeko eta hautaprobetarako deialdia egin eta garatzeko, Murchanteko Udalak, behar izatean, kontratatzeko.

2. Murchanteko Udaleko alkateari ahalmena ematea aipatu hitzarmena sinatzeko, Udalaren izenean eta hura ordezkatuz.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Foru Legearen 11. artikuluan adierazitakoarekin bat.

Murchanten, 2025eko abenduaren 10ean.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.

Iragarkiaren kodea: L2516194