2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
Dirulaguntzen plan estrategikoa 2026-2027 aldirako. Jendaurrean jartzea
Murchanteko Udalak, 2025eko abenduaren 1ean egin ohiko osoko bilkuran, onetsi zuen Murchanteko Udalaren dirulaguntzen plan estrategikoa 2026-2027 aldirako.
Plan estrategikoaren edukia osorik dago argitaratuta Murchanteko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian, esteka honetan:
https://murchante.sedipualba.es/segex/documentoexpediente.aspx?id=4617928&abrir=True
Erabakian ezarri zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko zela, publizitatea emateko, jarraikiz ezarritakoari Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 221.2 artikuluan.
Murchanten, 2025eko abenduaren 10ean.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.
Iragarkiaren kodea: L2516170