256. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Herri-lurrak okupatzea panel fotovoltaikoak jartzeko. Jendaurrean jartzea

Miranda Argako Udalak, 2025eko azaroaren 27an egindako ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, hitzez hitz:

Lehena.–Hasiera batez onestea herri-lurrak okupatzea baimentzeko baldintza-agiria (3. poligonoko 632. lurzatia), hondakin-uren araztegiaren ingurunean panel fotovoltaikoak instalatzeko, espedientean dauden agirien arabera.

Bigarrena.–Baldintza-agiria jendaurrean jartzea, iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udal honen iragarki-taulan eta webgunean, 15 egun baliodunez, alegazioak, erreklamazioak edo iradokizunak aurkez daitezen.

Hirugarrena.–Jendaurreko aldia iraganik, 250984P espedientea igortzea Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, baimena behin betiko onets dezan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Miranda Argan, 2025eko abenduaren 2an.–Alkatea, Maria Pilar Ibero Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2515976