256. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Jarduera-lizentzia ematea. Baso baliabideen zentroa

Aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela; hori guztia, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Legea):

Lizentzia eman den eguna: 2025eko abenduaren 2an, Alkatetzaren ebazpen baten bidez.

Sustatzailea: Nafarroako Gobernuko Landa Garapenerako eta Ingurumenerako Departamentua.

Jarduera: baso baliabideen zentroa.

Tokia: Irurtzungo 2. poligonoko 765. lursaila (Erabidea industrialdea).

Irurtzunen, 2025eko abenduaren 2an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2515972