256. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Biurrun-Olkozko Udalak, 2025eko abenduaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen Biurrun-Olkozko balorazio-txostena berrikustea.

Jendaurrean jartzen da balorazio-txostenaren proiektua 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatuarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroak).

Jendaurreko epe horretan, balorazio-txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren egoitza elektronikoan (https://biurrun-olcoz.sedelectronica.es), aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien iradokizunak eta alegazioak.

Biurrunen, 2025eko abenduaren 11n.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2516406