256. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Jarduera-lizentziaren eskaera. Garaje mankomunatua, trastelekuak eta instalazioak, Artiberri sektoreko 54 etxebizitzei atxikiak

Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.

Espedientea ikusgai egonen da udalaren web-orrian eta iragarki-taulan, iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek aztertzen ahal dute, eta alegazioak aurkeztu.

Sustatzailea: Promociones Inmobiliarias Gatun SLU.

Jarduera: garaje mankomunatua, trastelekuak eta instalazioak, 54 etxebizitzari atxikiak.

Tokia: Berriozarko Artiberri 2 sektoreko P.8.17 - 8.18 eta 8.19 lurzatiak.

Kontsultatzeko esteka:

https://sedeelectronica.berriozar.es/tablondeanuncios/anuncio.aspx?id=19053

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Berriozarren, 2025eko azaroaren 27an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2515696