1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
143/2025 FORU DEKRETUA, abenduaren 10ekoa, Patxi García Azcona jauna Hezkuntza Departamentuko Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuetako zuzendariak libreki izendatuko eta kargutik kenduko direla Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko edo hari atxikitako funtzionarioen artetik aukeratuz.
Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko abenduaren hamarrean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Patxi García Azcona jauna Hezkuntza Departamentuko Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzuko zuzendari izendatzea bi mila eta hogeita bosteko abenduaren hamarretik aurrerako ondorioekin.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Hezkuntza Departamentura, Hezkuntzako Langileen Nominen Bulegora, Hezkuntzako Gizarte Aseguruen Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2025eko abenduaren 10ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.
Iragarkiaren kodea: F2516159