2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
Udal Planeko aldaketa xehatua. Hasierako onespena
2025eko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zen hasiera batez aldaketa xehatua onestea Udal Planean, Aiegiko Udalak sustatua, espazio libre pribatuko eraikuntza txikiei, aparkalekuei eta lurzatiak ixtear dagokienez.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Espedientea jendearen eskura dago udal-bulegoetan, 09:30etik 14:30era, eta Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun-atarian. Jendaurreko aldian egokitzat jotzen diren iradokizunak edo alegazioak aurkezten ahalko dira.
Aiegin, 2025eko azaroaren 28an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.
Iragarkiaren kodea: L2516183