256. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aldaketa, honako ordenantza honetan: udal ordenantza, zuzkidura-jarduketei lotutako hirigintzako betebeharrak gauzatzea ezinezkoa izateagatik eman beharreko diruaren kalkulua arautzen duena. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2025eko irailaren 24an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 4.2, 6.2, 8.2, 10.2 eta 12.2 artikuluak aldatzea honako ordenantza honetan: udal ordenantza, zuzkidura-jarduketei lotutako hirigintzako betebeharrak gauzatzea ezinezkoa izateagatik eman beharreko diruaren kalkulua arautzen duena.

Hasierako onespenaren iragarkia 2025eko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 14an, eta jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, aldaketa horren behin betiko onespena ematen da argitara, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Altsasun, 2025eko azaroaren 24an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

HONAKO ORDENANTZA HONETAN EGINDAKO ALDAKETAREN TESTUA: UDAL ORDENANTZA, ARAUTZEN DUENA ZUZKIDURA-JARDUKETEI LOTUTAKO HIRIGINTZAKO BETEBEHARRAK GAUZATZEA EZINEZKOA IZATEAGATIK EMAN BEHARREKO DIRUAREN KALKULUA. HASIERAKO ONESPENA

Idazketa berria eman zaie 4.2, 6.2, 8.2, 10.2 eta 12.2 artikuluei; hona hemen:

4. artikulua. Kalkulua.

4.2. Horrela lortutako azalera Altsasuko Udalaren balorazio-txosteneko 6.3.6 taulan ("lurzoru finkatu librearen balioa") ezarritako balioarekin biderkatuko da, eta, nolanahi ere, gutxieneko balioa 3,00 euro/m² izanen da.

6. artikulua. Kalkulua.

6.2. Horrela lortutako azalera Altsasuko Udalaren balorazio-txosteneko 6.3.6 taulan ("lurzoru finkatu librearen balioa") ezarritako balioarekin biderkatuko da, eta, nolanahi ere, gutxieneko balioa 3,00 euro/m² izanen da.

8. artikulua. Kalkulua.

8.2. Horrela lortutako azalera Altsasuko Udalaren balorazio-txosteneko 6.3.6 taulan ("lurzoru finkatu librearen balioa") ezarritako balioarekin biderkatuko da, eta, nolanahi ere, gutxieneko balioa 3,00 euro/m² izanen da.

10. artikulua. Kalkulua.

10.2. Horrela lortutako azalera Altsasuko Udalaren balorazio-txosteneko 6.3.6 taulan ("lurzoru finkatu librearen balioa") ezarritako balioarekin biderkatuko da, eta, nolanahi ere, gutxieneko balioa 3,00 euro/m² izanen da.

12. artikulua. Kalkulua.

12.2. Horrela lortutako azalera Altsasuko Udalaren balorazio-txosteneko 6.3.5.1 taulan ("Eragin-balioaren kalkulua") ezarritako balioarekin biderkatuko da.

Iragarkiaren kodea: L2515387