2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLIN
Hornidura eta saneamenduko eskumenen eskuordetza ezeztatzea
Allingo Udalak, 2025eko azaroaren 27an egin osoko bilkura berezian, honako hau erabaki zuen:
Ezeztatzea edateko uraren hornidurako eta saneamenduko eskumenen eskuordetza, Muneta, Galdio eta Aramendiko mugarteei dagokienez, hain zuzen, Allingo Udalak 1990eko abenduaren 22an kontzeju horien alde egindakoa.
Horretarako, erabaki da Allingo Udalak bere gain hartzea orain arte Muneta, Galdio eta Aramendiko kontzejuen ardurapean egon diren eskubide eta betebehar guztiak, mugarte horietako edateko uraren hornidurako eta saneamenduko eskumenei dagokienez.
Erabaki honen berri ematea Muneta, Galdio eta Aramendiko kontzejuei, eta Jurramendiko Mankomunitateari.
Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 13. artikuluko 3. apartatuaren edukiarekin bat.
Amillaon, 2025eko azaroaren 28an.–Alkate udalburua, María Lourdes Lana Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2515796