256. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LOS ARCOS ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa honako deialdi honetan: deialdia, familia-langilearen lanpostu bat betetzeko

Alkatearen abenduaren 19ko 81 Ebazpenaren bidez, zuzendu egiten da deialdi honen iragarkian atzemandako idazketa akats material bat: deialdia, familia-langilearen plaza bat betetzeko (2025eko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 18an). Izan ere, adierazten zen hautapen sistema oposizio-lehiaketa zela, baina, deialdiaren oinarrien arabera, sistema zuzena oposizioa da.

Zuzendu egiten da akatsa, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Hona zuzenketa:

Honela dioen tokian:

"Hautapen sistema: oposizio-lehiaketa".

Honela behar du:

"Hautapen sistema: oposizioa".

Los Arcosen, 2025eko abenduaren 19an.–Mankomunitateko burua, Eduardo García de Galdiano Baños.

Iragarkiaren kodea: L2516827