256. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Deialdia, ogasuneko kudeatzaileen lanpostuetarako bi izangai-zerrenda hautaketa-proben bidez eratzeko: bata, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioetarako

Eguesibarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko azaroaren 5ean hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zuen. Hona hemen haren oinarriak:

I.–DEIALDIA, IZANGAIEN ZERRENDA BAT ERATZEKO, PRESTAKUNTZARAKO ZERBITZU BEREZIETAN ARITZEKO

Honako hauek dira deialdiaren

OINARRIAK

Lehena.–Deialdiaren xedea.

Iragartzen da deialdi bat egin dela izangaien zerrenda bat egiteko, hautaproben bidez, honako lanpostu honetan aritzeko prestakuntzarako zerbitzu berezietan, Eguesibarko Udalean sortzen diren beharrak betetzeko aldi baterako:

Ogasuneko kudeatzailea, B mailakoa.

Bigarrena.–Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek betebehar hauek bete beharko dituzte eskabide-orriak aurkezteko epea bukatzen denean:

a) Eguesibarko Udalaren zerbitzuko langile finkoa izatea, deialdiko lanpostuaren mailatik beherako maila edo talde batekoa, eta eskubidez dagokion gehieneko prestakuntzaldia agorturik ez izatea.

b) Ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian.

c) Enpresa-zientzietako diploma izatea, edo honako hauei dagokien graduko titulua: Zuzenbideko lizentzia, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentzia, Ekonomiako lizentzia, Zientzia Aktuarial eta Finantzarioetako lizentzia edo Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentzia, edo horien baliokideak. Edo, bestela titulu horietako bat eskuratzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.2. Oinarri honetako baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, baita hautapen prozedura osoan, dei egiten zaien unean eta prestakuntzak iraun bitartean ere.

Hirugarrena.–Parte hartzeko eskabidea eta aurkeztu beharreko agiriak.

3.1. Eskabidea aurkeztea eta formalizatzea.

Eskabideak aurkezteko epea hamar egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskabidea, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez, honako helbide honetan:

https://sedeelectronica.valledeegues.es/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=7342

Parte hartzeko eskabidearekin batera, epaimahaiak baloratu beharreko merezimenduak frogatzeko agiriak aurkeztu beharko dira, bi deialdietarako arau komunen 5.1 oinarrian ezarritakoarekin bat, eta, prestakuntzarako izangaien kasuan, deialdi horren 2.1.c) atalean ezarritako baldintza betetzen dela frogatzen duen egiaztagiria ere bai.

3.2. Tasak.

Azterketa-eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik 20 euroko tasa ordaindu beharko da. Udalaren egoitza elektronikoan eginen da ordainketa, izena emateko izapideak egitean.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

Azterketa-eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia behin betiko baztertuko da.

Azterketa-eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskabidea behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. %33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten izangaiek agiri bat aurkeztu beharko dute hori frogatzeko, organo eskudunak emana, parte hartzeko eskabidearekin batera.

Desgaitasuna duten izangaiek, baldin egokitzapenik behar badute probak egiteko, denboran edo baliabideetan, hala eskatu beharko dute eskabidean, eta zehaztu beharko dute, horretarako ezarritako tokian, zer egokitzapen eskatzen duten eta/edo zer moldaketa behar duten denboretan eta baliabideetan. Horretarako, izangaiak egokitzat jotzen duen dokumentazioa aurkez dezake, deialdian parte hartzeko eskabidea aurkeztean.

Dokumentazio hori telematika bidez aurkeztu beharko da, eskabidearekin batera.

3.5. Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

II.–DEIALDIA, IZANGAIEN ZERRENDA BAT EGITEKO, ALDI BATERAKO KONTRATAZIOAREN BIDEZ ARITZEKO

Honako hauek dira deialdiaren,

OINARRIAK

Lehena.–Deialdiaren xedea.

Iragartzen da deialdi bat egin dela izangaien zerrenda bat hautaproben bidez egiteko, honako lanpostu honetan aldi baterako aritzeko, Eguesibarko Udalean sortzen diren beharrak betetzeko:

Ogasuneko kudeatzailea, B mailakoa.

Aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda hori erabili baino lehen, langile finkoen zerrendak erabiliko dira, ekainaren 29ko 240/1992 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera prestatu direnak edo etorkizunean prestatzen direnak.

Bigarrena.–Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek betebehar hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera.

Parte har dezakete, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina.

c) Enpresa-zientzietako diploma izatea, edo honako hauei dagokien graduko titulua: Zuzenbideko lizentzia, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentzia, Ekonomiako lizentzia, Zientzia Aktuarial eta Finantzarioetako lizentzia edo Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentzia, edo horien baliokideak. Edo, bestela titulu horietako bat eskuratzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete beharreko eginkizunetan aritzeko.

e) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua.

2.2. Oinarri honetako baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, baita hautapen prozedura osoan, dei egiten zaien unean eta kontratazioak iraun bitartean ere.

Hirugarrena.–Parte hartzeko eskabidea eta aurkeztu beharreko agiriak.

3.1. Eskabidea aurkeztea eta formalizatzea.

Eskabideak aurkezteko epea hamar egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau iragartzen duen aipua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskabidea, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez, honako helbide honetan:

https://sedeelectronica.valledeegues.es/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=7571

Parte hartzeko eskabidearekin batera, epaimahaiak baloratu beharreko merezimenduak frogatzeko agiriak aurkeztu beharko dira, bi deialdietarako arau komunen 5.1 oinarrian ezarritakoarekin bat, eta, aldi baterako kontrataziorako izangaien kasuan, deialdi horren 2.1.c) atalean ezarritako baldintzak betetzen direla frogatzen duen egiaztagiria ere bai.

3.2. Tasak.

Azterketa-eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik 20 euroko tasa ordaindu beharko da. Udalaren egoitza elektronikoan eginen da ordainketa, izena emateko izapideak egitean.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

Azterketa-eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia behin betiko baztertuko da.

Azterketa-eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskabidea behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. %33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten izangaiek agiri bat aurkeztu beharko dute hori frogatzeko, organo eskudunak emana, parte hartzeko eskabidearekin batera.

Desgaitasuna duten izangaiek, baldin egokitzapenik behar badute probak egiteko, denboran edo baliabideetan, hala eskatu beharko dute eskabidean, eta zehaztu beharko dute, horretarako ezarritako tokian, zer egokitzapen eskatzen duten eta/edo zer moldaketa behar duten denboretan eta baliabideetan. Horretarako, izangaiak egokitzat jotzen duen dokumentazioa aurkez dezake, parte hartzeko eskabidea aurkeztean.

Dokumentazio hori telematika bidez aurkeztu beharko da, eskabidearekin batera.

3.5. Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

III.–BI DEIALDIETARAKO ARAU KOMUNAK

Lehena.–Eskabideak aurkeztea eta tasak ordaintzea.

1.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak soilik bide telematikoz aurkeztu behar dira, Eguesibarko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez, deialdietako bakoitzaren hirugarren oinarrian adierazitako estekak erabiliz eta oinarri horietan ezarritako jarraibideen arabera.

Bigarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Bi deialdietarako, eskabideak aurkezteko epea hamar egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau iragartzen duen aipua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren eta haren oinarrien testu osoa udal-webgunean egonen da eskuragarri (https://www.valledeegues.com/eu/), deialdiaren fitxan.

Hirugarrena.–Izangaien onarpena.

3.1. Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Udaleko alkateak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta hura Eguesibarko Udalaren iragarki-taula elektronikoan argitaratuko da, baita haren webgunean ere (https://www.valledeegues.com/eu/), deialdiaren fitxan.

Egun horretatik aurrera, izangaiek bost egun naturaleko epea izango dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

Izangai bazterturik ez bada, onartuen zerrendak behin betiko onetsiko dira zuzenean.

3.2. Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta haiek ebatzi ondoan, Udaleko alkateak izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta Udalaren iragarki-taulan eta webgunean argitaratzeko aginduko, hautaprobak egiteko deialdi honetan aipatzen diren eguna eta tokia adierazita.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen direla aitortzeko. Izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak bere eskuetan daukana aztertuta, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

3.3. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Laugarrena.–Kalifikazio-epaimahaia.

4.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Xuriñe Peñas López, Eguesibarko Udaleko alkatea, edo haren legezko ordezkoa.

Epaimahaiburuaren ordezkoa: Javier Villanueva Aldave, Eguesibarko Udaleko zinegotzia.

–1. epaimahaikidea: Julia Irisarri Navarro, Udaleko kontu-hartzailea.

1. epaimahaikidearen ordezkoa: Nerea Romero Torres, kirol-teknikaria.

–2. epaimahaikidea: Maite Mendive García, Udaleko langileriaren administrazioko teknikaria.

2. epaimahaikidearen ordezkoa: Alejandro Fuertes Martínez, udal-arkitektoa.

–3. epaimahaikidea: Eguesibarko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkari bat, hark izendatua.

3. epaimahaikidearen ordezkoa: Eguesibarko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkari bat, hark izendatua.

–Epaimahaikide idazkaria: Jesús Miguel Erburu Arbizu, Eguesibarko Udaleko idazkaria.

Epaimahaikide idazkariaren ordezkoa: Pablo Gil Morrás, Eguesibarko Udaleko aholkulari juridiko-kudeatzailea.

4.2. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako ezarrita dauden arrazoiak suertatzen direnean.

Halaber, zilegi da epaimahaikideak errekusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.

4.3. Hautaproba egiten hasi aurretik eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, bertan ez badago gutxienez kideen gehiengo osoa. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek egon beharko dute bertan.

4.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdien oinarriak interpretatu eta aplikatzeko garaian sortzen diren arazoak.

4.5. Epaimahaiak aholkulari espezialistak hartzen ahalko ditu probarako, eta horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaiko kideei.

Bosgarrena.–Probak.

Hautapen-prozesuan oposizioaldia eta lehiaketaldia izanen dira, eta lehenik oposizioa eginen da. Hautapen prozesuan gehienez ere 100 puntu lor daitezke. Oposizioaldiko puntuazioa, gehienez ere, 80 puntukoa izanen da, eta lehiaketaldikoa, berriz, 20 puntukoa.

5.1. Oposizioaldia:

5.1.1. Hautapen-prozesuko oposizioaldian test motako idatzizko proba bat egin beharko da. Guztira, 40 galdera izanen dira, eta bakoitzak lau erantzun izanen ditu aukeran; bakarra izanen da baliozkoa. Deialdi honen I. eranskineko gai-zerrendako edukiari buruzko galderak izanen dira. Erantzun bakoitzeko 2 puntu emanen dira, eta ez da punturik kenduko oker erantzuteagatik edo galderaren bat erantzun gabe uzteagatik.

Epaimahaiak finkatuko du probaren gehieneko iraupena, hura hasi baino lehen.

Proba egiteko ez da inolako testurik erabiltzen ahalko, eta ezin izanen da kontsulta elektronikorik egin.

5.1.2. Probak 80 puntuko kalifikazioa izanen du gehienez, eta bazterturik geldituko dira gehieneko puntuazio horren %50 gutxienez lortzen ez duten izangaiak.

5.1.3. Probarako dei bakarra eginen da, eta parte-hartzaileek nortasun-agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiak askiesten duen beste nortasun-agiri bat eraman beharko dute bertara. Nor diren frogatzen ez dutenak edo agertzen ez direnak baztertuta geldituko dira.

5.1.4. Proba egiteko, bidezkoak diren denbora- eta baliabide-egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenentzat, eskabidean eskatu badute.

5.2. Lehiaketaldia:

5.2.1. Lehiaketaldian, parte hartzeko eskabidea aurkezteko unean aurkezturiko merezimenduak baloratuko zaizkie oposizioaldia gainditu duten izangaiei, deialdi honen arau komunen 5.2.2 oinarrian ezarritakoarekin bat.

5.2.2. Lehiaketaren balorazioa.

Lehiaketaldiak gehienez ere 20 puntuko balorazioa izanen du, honela banaturik:

–Administrazio publiko batean egindako zerbitzuak, deialdiaren xede den mailako lanpostuetan, baldin eta deialdian eskatzen diren tituluetako bat eskakizun bazuten –dagokion administrazio publikoaren ziurtagiriaren bidez frogatu beharko da–: 1 puntu urte bakoitzeko, eta gehienez ere 10 puntu. Urtebetetik beherako zerbitzu-aldien kasuan, dagokion zatikia modu proportzionalean zenbatuko da.

–Edozein administrazio publikotan aldi batez egindako zerbitzuak, deialdiaren xede den mailakoak ez diren beste lanpostu batzuetan: 0,3333 puntu urte bakoitzeko, eta gehienez ere 8,69 puntu. Urtebetetik beherako zerbitzu-aldien kasuan, dagokion zatikia modu proportzionalean zenbatuko da.

–Honako hizkuntza hauetakoren bat jakiteagatik (euskara, ingelesa, frantsesa eta alemana): gehienez 1,31 puntu.

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren pareko jakite-maila frogatzen duen titulua edo ziurtagiria duenari, emanen zaio aurreko ataletan hizkuntza bakoitzarentzat ezarritako baloraziorik handiena.

Balorazio hori baremo honen arabera eginen da: 1,31 puntu C1 titulua edo baliokidea izateagatik; 1,10 puntu B2 izateagatik; 0,90 puntu B1 izateagatik; 0,70 puntu A2 izateagatik, eta 0,50 puntu A1 izateagatik.

5.2.3. Merezimenduak baloratzean, kontuan hartuko dira soilik deialdiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte egindakoak.

Seigarrena.–Emaitzak.

6.1. Epaimahaiak merezimenduak kalifikatu ondoan, gainditu duten izangaien zerrenda argitara emanen da Eguesibarko Udalaren iragarki-taula elektronikoan eta webgunean, guztira lortutako puntuazioaren hurrenkeran, eta bost egun naturaleko epea izanen da balorazio horri buruzko alegazioak egiteko.

6.2. Alegazioak egiteko epea iraganik, eta haiek ebatzita, epaimahaiak honako zerrenda hauek argitaratuko ditu, bereizita, Eguesibarko Udalaren iragarki-taulan eta webgunean:

–Prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangai berrientzako deialdiko hautapen-prozesua gainditu dutenen zerrenda, guztira lortutako puntuen hurrenkeraren arabera.

–Aldi baterako kontratatuak izateko deialdiko hautapen-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuen hurrenkeraren arabera.

6.3. Berdinketarik bada, irizpide hauen arabera ebatziko dira:

a) Izangaiak prestakuntzan aritzeko deialdia: deialdi honetako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiek aitortuta daukaten antzinatasunaren arabera hautsiko dira berdinketak, antzinatasunik handiena duena lehenetsiz. Berdinketak jarraitzen badu, aldi baterako kontratazioetarako deialdian ezarritako irizpideari jarraikiz hautsiko dira berdinketak.

b) Izangaiak aldi baterako kontratatzeko deialdia: berdinketa hausteko, izangai zaharrenaren alde eginen da.

6.4. Oinarri honetan ezarritako jarduketak bukaturik, epaimahaiak Udaleko Alkatetzari igorriko dizkio proba gainditu duten izangaien zerrendak, onets ditzan. Zerrendekin batera, hautapen-prozesuaren espediente osoa ere bidaliko dio.

Zazpigarrena.–Lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak eta deia.

7.1. Hautapen-prozesuaren espediente osoa jasota, izangaien zerrendak onetsiko dira Alkatetzaren ebazpen baten bidez. Eguesibarko Udalaren iragarki-taulan eta webgunean argitaratuko dira.

7.2. Ekainaren 29ko 240/1992 Foru Dekretuaren arabera eta honako irizpide hauen arabera deituko zaie prestakuntzarako izangaiei, eta, behar denean, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeraren deklarazioa eginen da (hala ere, 96/1997 Foru Dekretuaren 3.1 artikuluan ezarritako gehieneko epea aplikatuko da):

7.2.1. Deia:

a) Izangaiei, oro har, banaka deituko zaie, zerbitzuaren beharren arabera.

Izangaiek harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa eman beharko dituzte, azkar lokalizatu ahal izateko, eta eguneraturik eduki beharko dituzte.

Izangaiek zerrendan zuten postuari eutsiko diote, baldin haiekin harremanetan jartzerik izan ez bada.

b) Prestakuntzarako izangaien zerrendakoei lanpostu bat eskainiko zaie bakar-bakarrik baldin aurreikusten bada gutxienez ere hiru hilabete iraunen duela.

c) Baldin langile bat zerbitzu berezietako egoerara igarotzen bada, haren ordez –hala behar denean– bakarrik prestakuntzako beste langile bat izenda daiteke.

d) Prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran ari diren izangaiei ez zaie deituko dauden beste zerrenda batetik, salbu zerrenda desberdin batean badaude, goragoko mailako lanpostu bat betetzeko.

e) Aurreko atalean xedatutakoa gorabehera, bakar-bakarrik deituko zaie deiaren unean jardunean dauden izangaiei.

Izangaiei ez zaie deituko, baina zerrendan duten tokiari eutsiko diote, baldin eta deia egiteko unean zerbitzu berezietako egoeran badaude –d) atalean ezarritako salbuespena kontuan hartuta–, edo eszedentzia berezian, lanpostuaren erreserba dakarren borondatezko eszedentzian, edo lanpostuaz gabetuta. Egoera horiek bukatutakoan dei egiten ahalko zaie.

f) Izangaiei ez zaie prestakuntzarako lanposturik eskainiko, baina zerrendan duten tokiari eutsiko diote, baldin eta dei egiteko unean aldi baterako ezintasuneko egoeran badaude, edo amatasun-lizentzia, adopzio-lizentzia edo norberaren aferetarako lizentzia ordaindu gabea badute. Egoera horiek bukatutakoan dei egiten ahalko zaie.

Aurreko paragrafoko egoera batean dauden izangaiek jakinarazi beharko dute noiz dauden zerbitzuak emateko prest, data hori agertzen duen agiri baten bidez, eta jakinarazpen hori egin arte ez zaie deituko.

7.2.2. Uko egitea:

Zerrendaren batetik deitu eta izangairen batek uko egiten badio eskainitako lanpostuan prestakuntzan aritzeari, zerrenda horretatik kenduko da, eta eskubide guztiak galduko ditu.

7.2.3. Zerbitzu berezien egoeraren deklarazioa:

Berariazko ebazpen administratiboaren bidez deklaratuko da prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoera, epe zehatz baterako.

7.3. Aldi baterako kontrataziorako izangaiei dei egiten zaienean eta, hala bada, kontratatzerakoan, arau hauetan ezarritakoari jarraituko zaio: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena (88. artikulua eta hurrengoak); deialdi honen oinarriak; eta 814/2010 Foru Agindua, abenduaren 31koa, aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituena, oinarri hauetan berariaz ezarrita ez dagoen guztirako.

Deitutako izangaiak kontratua sinatu beharko du (beste epe bat ezarri ezean) abisua eman eta bost eguneko epean (edo beranduenez 15 egunekoan, une horretan duen lanpostuan aurreabisua eman behar badu); eskatutako agiriak aurkeztu beharko ditu, eta zinpeko adierazpena, haren bidez adierazteko ez dutela baztertu estatuko, autonomia-erkidegoetako, probintzietako, udalerrietako edo toki-erakundeetako inolako kargu, lanpostu edo eginkizunetatik, eta ez dagoela ezgaitua eginkizun publikoetan aritzeko.

Oinarri honetan zehaztutakoa aipatu epe horien barrenean betetzen ez bada, ezin izanen da kontratazioa egin, eta indarrik gabe geldituko dira ordura arte lorturiko eskubideak.

Halakoetan, zerrendan hurrengo puntuazio handiena duen izangaiari deituko zaio.

Izangaiei lanerako deia egiten zaienean, aintzat hartuko da, orobat, zer zehazten den Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bateginean, zazpigarren xedapen gehigarriaren laugarren atalean, non arautzen baitira Nafarroako administrazio publikoetan desgaitasuna duten pertsonek enplegua lortzeko moduaren xehetasunak. Kasu horretan, kontratazioa egiteko, frogatu beharko da desgaitasun-maila bateragarria dela lanpostuko lan eta eginkizunekin.

7.4. Deia jasotzen dutenek eskatutako betebeharrak betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte; horretarako, tituluaren fotokopia aurkeztu beharko dute, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena, edo, bestela, eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen titulua lortzeko moduan egon izanaren gaineko ziurtagiria.

Eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak hautapen-prozesutik baztertuko dira Alkatetzaren ebazpen baten bidez, eta galdu eginen dituzte deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak.

Izangaiek aurkezten duten dokumentazioak ez du zertan izan jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua; hortaz, agiri horien fotokopia arruntak aurkezten ahalko dira.

Hala ere, Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko dizkie izangaiei aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.

Zortzigarrena.–Errekurtsoak.

8.1. Deialdiaren eta oinarrien aurka, baita haien aplikaziotik eta hautapen-organoen jarduketetatik etortzen diren egintza administratiboen aurka ere, errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita. Aipatu auzitegi horren berariazko ebazpenek edo proposamenek amaiera emanen diote foru-administrazioko bideari, eta administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunen aurrean aurkaratzen ahalko dira, legedia orokorrari jarraikiz.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

8.2. Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Sarrigurenen, 2025eko azaroaren 6an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. IV. titulua: I. kapitulua: (5. atala: Erabilera eta aprobetxamendua, eta 6. atala: Besterentzea eta kargak ezartzea); eta II. kapitulua: Herri-ondasunak. IX. titulua: Nafarroako toki-erakundeen jarduketak: prozedura eta araubide juridikoa, aurkaratzea eta kontrola.

2.–280/1990 Foru Dekretua, urriaren 18koa, Nafarroako Toki-entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duena. I. titulua: V. kapitulua: Ondasunen erabilera eta aprobetxamendua. VI. kapitulua: Ondasunen kargak eta besterentzeak.

3.–280/1990 Foru Dekretua, urriaren 18koa, Nafarroako Toki-entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duena. II. titulua: II. kapitulua: Herri-ondasunen aprobetxamendua.

4.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa.

5.–270/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, zeinaren bidez garatzen baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan.

6.–614/1996 Foru Dekretua, azaroaren 11koa, Jarduera ekonomikoen edo lizentzia fiskalaren gaineko zerga kudeatzeko arauak ematen dituena.

7.–13/2000 Foru Lege Orokorra, abenduaren 14koa, Tributuei buruzkoa.

8.–177/2001 Foru Dekretua, uztailaren 2koa, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamendua onesten duena.

9.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

10.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa.

Oharra: gai guztiak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarra duen legeriaren arabera eskatuko dira.

Iragarkiaren kodea: L2516013