2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
EGUESIBAR
Deialdia, lekualdatze lehiaketa bidez bete daitezen administrari-ofizialaren zazpi plaza huts
Eguesibarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko azaroaren 20an hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zuen. Hona hemen haren oinarriak:
OINARRIAK
1.–Xedea.
1.1. Deialdia iragartzen da, lekualdatze lehiaketaren bidez bete daitezen Eguesibarko Udaleko administrari-ofizialaren lanpostuaren zazpi plaza huts.
Hona hemen plazak:
PLAZA ZENBAKIA | ATXIKIPEN ARLOA |
1.4 | Idazkaritza |
2.11 | Zerbitzu orokorrak |
2.8 | Zerbitzu orokorrak |
3.4 | Ogasuna eta Kontu-hartzailetza |
4.3 | Hirigintza |
6.9 | Oinarrizko Gizarte Zerbitzua |
7.16 | Musika Eskola |
2.–Plaza hutsen kopurua handitzea.
2.1. Deialdi honetako plazen kopurua ondoren handitzen ahalko da; hain zuzen ere, gehitzen ahal diren plazak dira hutsik daudenak epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiakideen zerrenda –behin betiko lortutako puntuen hurrenkeraren araberakoa– igortzen dion egunean.
2.2. Lehiaketa honetan beteko diren plazak hauek izanen dira: deialdian bertan hasieratik eskainiak eta, hala badagokio, aurreko paragrafoak aipatzen duen kopurua handitzearen ondoriozkoak, baita lehiaketan beste plaza bat lortzen dutenek hutsik uzten dituztenak ere.
2.3. Izangairen batek lehiaketa honetan plaza erdietsi eta bere lanpostuaren izena deialdiko lanpostuarena ez bezalakoa baldin bada, izendapenean izen berria hartuko du plaza berriaz jabetzen den unetik. Orobat, dagokionean, lehiaketaren ondorioz hutsik gelditu eta berriz lehiakideei eskaintzen zaizkien lanpostuen izena aldatu eginen da.
3.–Aplikatzekoa den araudia.
Lekualdatze lehiaketa hau honako arau hauei jarraikiz gauzatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua aplikatzeko arauak, hura garatu eta betearazteko asmoz lanpostuak betetzeari buruzko azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Erregelamendua, eta deialdiaren oinarriak.
4.–Baldintzak.
4.1. Indarrean den araudian xedatutakoaren arabera, lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta esleitutako plazaz jabetzeko orduan:
a) Eguesibarko Udaleko langile finkoa izatea, egoera administratiboa edozein dela ere.
b) C mailan edo taldean sartuta egotea, administrari-ofizialaren lanpostuan.
4.2. Nahitaezko eszedentzian edo plaza erreserbarik gabe borondatezko eszedentzian dauden funtzionarioek zilegi izanen dute, halaber, lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdiak eskatzen dituen betebeharrak betetzen badituzte; horrela, berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan eta plaza bat behin betiko esleituko zaie.
4.3. Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du inolaz ere ekarriko aldatzea parte hartu aurretik lehiakideek zuten araubide juridikoa.
5.–Ordainsariak.
Lekualdatze lehiaketa honen bidez plaza betetzen dutenek jasoko dituzte indarrean dauden xedapenek eta plantilla organikoak esleitzen dizkieten lansariak.
6.–Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.
6.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak modu telematikoan aurkeztu beharko dira Eguesibarko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez. Hona esteka:
https://sedeelectronica.valledeegues.es/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=7572
Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
6.2. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.
6.3. Eskabidearekin batera, deialdian ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu behar dira. Ez da onartuko deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epetik kanpo aurkeztutako merezimendurik.
7.–Onartuen behin-behineko zerrenda eta erreklamazioak.
7.1. Eskabideak aurkezteko epea izapideturik, Eguesibarko Udaleko alkateak onetsiko du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda eta aginduko du argitara dadila Udalaren web-orrian eta iragarki-taula elektronikoan. Ohartaraziko du, gainera, hurrengo bost egun naturaleko epean izangai baztertuek erreklamazioak aurkezten ahalko dituztela, eta, hala behar izanez gero, akatsak zuzendu.
7.2. Erreklamazioak egiteko epea amaitu eta horiek ebatzirik, alkateak onetsiko du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta aginduko du argitara dadila Udalaren web-orrian eta iragarki-taula elektronikoan.
7.3. Ezarritako epean eskabiderik aurkeztu ezean, alkateak ebazpena emanen du lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.
7.4. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Udalaren web-orrian eta iragarki-taula elektronikoan argitaratuko.
8.–Epaimahaiko kideak.
8.1. Lehiaketa kalifikatu behar duen epaimahaia izendatuko da deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean.
8.2. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da epaimahaia.
8.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, bertan ez badago gutxienez kideen gehiengo osoa.
8.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioaren eta aplikazioaren inguruan sortzen diren gaiak.
8.5. Epaimahaiak aholkulari espezialistak ekarri ahalko ditu lehiaketako atal guztietan edo batzuetan lagundu dezaten. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan aritzera mugatuko dira eta horietan baino ez diote laguntzarik emanen epaimahaiari.
8.6. Baldin gertatzen bada administrazio prozeduraren arauetan abstentziorako jasotako arrazoiren bat, kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hori jakinarazi deialdia egin duen organoari. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, baldin egoera horietako bat gertatzen bada.
9.–Lekualdatze lehiaketa nola eginen den.
Lekualdatze lehiaketan honako hauek baloratuko dira:
a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 30 puntu gehienez.
b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa: 10 puntu gehienez.
Epaimahaiak baloratuko ditu oinarri honetako a) eta b) apartatuetan adierazitako elementuak, I. eranskineko irizpideen arabera. Apartatu horien puntuazioa ez da kanporatzailea izanen. Epaimahaiak edozein unetan eskatu ahalko ditu haiei buruzko azalpenak eta datu osagarriak.
Epaimahaiak dagokien kalifikazioa eta puntuazioa emanen die –eransten den baremoaren araberakoa, alegia– oinarri honetako a) eta b) apartatuetan aipatzen diren merezimenduei. Izangaiek behar bezala alegatu eta justifikatu beharko dituzte.
Merezimendu guztiak agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak, lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean.
Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio altuagorik eman apartatu bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino.
Oinarri honetako a) eta b) apartatuetan aipatzen direnen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu lortutako puntuazioak Eguesibarko Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, eta bost egun naturaleko epea ezarriko du interesdunek haien balorazioaren gainean zuzenbidekotzat jotzen duten guztia alega dezaten.
Lehiakideek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, Administrazio Publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da, eta subsidiarioki lehiakide zaharrenaren alde.
10.–Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa.
Izangaiek alegatutako merezimenduen hasierako balorazioa argitaratuko da Udalaren web-orrian eta iragarki-taula elektronikoan, eta bost egun naturaleko epea emanen da egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Kalifikazio epaimahaiak, aurkeztu diren erreklamazioak ebatzi ondoren, argitara emanen ditu parte-hartzaile guztien behin betiko puntuazioak Eguesibarko Udaleko iragarki-taulan eta web-orrian. Halaber, alkateari igorriko dio izangaien zerrenda, espediente osoarekin batera, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, alkateak behar den ebazpena eman dezan hasieran deitutako plaza kopurua handitzeari dagokionez.
11.–Plaza hutsak aukeratzea.
Lehiakideek lorturiko puntuazioaren arabera hautatzen ahalko dituzte plaza hutsak, alkateak hartarako deituko duen ekitaldian.
Behar bezala arrazoituriko ezinbestekoetan salbu, plaza hautatzen ez duten lehiakideek eskubide guztiak galduko dituzte lehiaketaren xedeko plaza hutsak betetzeko.
12.–Esleipena eta lanpostuaren jabetza hartzea.
Alkateak, ebazpen baten bidez, dagozkien plazak esleituko dizkie lehiakideei, eta esleipen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.
Lehiakideek esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko dute plazaz, deialdia egin duen organoak ez badu bertan jabetzeko data finko bat ezartzen.
13.–Errekurtsoak.
Deialdi honen, deialdiaren oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Eguesibarko Udaleko alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
Sarrigurenen, 2025eko azaroaren 20an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
1. ERANSKINA.–MEREZIMENDUAK BALORATZEKO BAREMOA
a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak (gehienez 30 puntu).
1.–Edozein administrazio publikotan, deialdian eskaintzen den lanpostu berean (administrari-ofiziala) edo gisako batean egindako zerbitzuak: 2 puntu urte bakoitzeko (gehienez 20 puntu).
2.–Edozein administrazio publikotan, deialdikoa ez beste lanpostuetan egindako zerbitzuak: 1 puntu urte bakoitzeko (gehienez 10 puntu).
Oharrak:
a.2.1) Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa. Era berean, lanaldi partzialean emandako zerbitzuen kasuan, dagokion zatia kenduko da puntuazioan.
a.2.2) Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.
A.2.3) Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeari begira, egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.
a.2.4) Beste zerbitzu batzuekin aldi berean egindako zerbitzuen kasuan, puntuaziorik handiena dutenak bakarrik baloratuko dira.
b) Prestakuntza (gehienez 10 puntu).
b.1) Lanpostuaren eginkizunekin lotutako prestakuntza ekintzak egiteagatik (erakunde edo zentro publikoek antolatu edo kofinantzatu dituztenak edo unibertsitateek antolatu dituztenak), baremo honen arabera baloratuko dira: ikastaro guztietako orduak batuko dira, eta 0,10 puntu emanen dira ikastaro ordu bakoitzeko (gehienez 6 puntu).
Parte hartu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, erakunde antolatzaileak emana. Baloratu ahal izateko, prestakuntza ekintzaren gaia eta ordu kopurua agertu beharko dira.
b.2) Erdi mailako eta goi mailako titulu ofizialak, unibertsitate tituluak eta master tituluak edukitzeagatik, 1,5 puntu titulazio bakoitzeko, (gehienez 3 puntu).
b.3) Euskara, ingelesa, alemana edo frantsesa jakiteagatik (gehienez 1,4 puntu).
Hizkuntza horietarako, ikastetxe ofizialetako titulazioak baloratuko dira, baremo honen arabera:
A1: 0,7 puntu. A2: 0,93 puntu. B1: 1,05 puntu. B2: 1,12 puntu. C1: 1,4 puntu.
Iragarkiaren kodea: L2516012