256. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, lekualdatze-lehiaketa bereziaren eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko Kontrabaxu eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailearen lanpostu huts bat (B mailakoa)

Alkatearen urriaren 6ko 4605/2025 Ebazpenaren bidez, bete gabe utzi zen lekualdatze-lehiaketa bereziaren eta oposizio-lehiaketaren bidez lanpostu hau betetzeko deialdia: Kontrabaxua eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailearen lanpostua (B maila). Deialdi hori 2025eko 171. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 28an.

Deialdian onartua izateko epea iragan da, eta ikusi da ez dela parte hartzeko eskaerarik jaso.

Horiek horrela,

EBATZI DUT:

Lehena.–Adieraztea deialdi honetako plaza bete gabe utzi dela, izangai falta izan delako parte hartzeko eskabideak aurkezteko epean: Kontrabaxua eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailearen lanpostua (B maila), zein lekualdatze-lehiaketa berezi bidez betetzekoa baitzen.

Bigarrena.–Adieraztea deialdi honetako plaza bete gabe utzi dela, izangai falta izan delako parte hartzeko eskabideak aurkezteko epean: Kontrabaxua eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailearen lanpostua (B maila), zein lekualdatze-lehiaketa berezi bidez betetzekoa baitzen.

Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan, dagokion deialdiaren aipamenean.

Tuteran, 2025eko abenduaren 11n.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2516409